Ahatsa
Ahatsa | |
---|---|
Nafarroa Beherea, Euskal Herria | |
Ahatsako San Julian elizaren ikuspegia | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Beherea |
Eskualdea | Garazi |
Udalerria | Ahatsa-Altzieta-Bazkazane |
Administrazioa | |
Mota | herria |
Izen ofiziala | Ahaxe |
Posta kodea | 64220 |
Herritarra | ahatsar |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°09′02″N 1°09′54″W / 43.1505174°N 1.1649103°W |
Azalera | 6,01 km² |
Garaiera | 278 metro |
Distantzia | 7,7 km (Donibane Garazitik) |
Demografia | |
Biztanleria | 588 (1836) |
Dentsitatea | 98 bizt/km² |
Ahatsa[1][a] Ahatsa-Altzieta-Bazkazane udalerriko herri bat da, Euskal Herriko Nafarroa Beherea lurraldean kokatuta, Garazi eskualdean.
Antzina, udalerri propioa izan zen, baina 1842ko ekainaren 11an Altzieta-Bazkazane udalerri zaharrarekin bat egin zuen Ahatsa-Altzieta-Bazkazane udalerria sortzeko. 1836. urtean 452 biztanle zituen.
Bertako biztanleak ahatsarrak dira.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ahatsa beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
- frantsesez: Ahaxe ("ahákz" ahoskatua)[2]
Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:
- Hatce (1167)[3]
- Faxe (1194)[4]
- domine de ahacha (1194)[4]
- Assa, Aassa eta Hassa (1249)[3]
- Ahatxa (1300)[3]
- Ahaxa (1302,[5] Baionako paperak)[6]
- Haxa eta Ahaxe (1304)[3]
- Axa (1309[3] eta 1350)[4]
- Hatxa (1350)[3]
- Hadssa (1366)[3]
- Ahtxe (1703,[5] Bainako elizbarrutiaren paperak)[7]
- Sanctus Julianus d'Ahaxe (1757,[5] Baionako elizbarrutiaren paperak)[8]
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jean-Baptiste Orpustanek dio Ahatsa toponimoa aitz oinarri oronimikotik dator, "haitz" esan nahi duena.[9]
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ahatsa Hergarai ibarran dago.
Ingurune naturala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lauribar ibaiak, Errobiren ibaiadarra dena, herriko ingurunetan zeharkatzen du.
Auzoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- San Julian
- Ligeta
- Xilo
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ahatsako jaunak, Garaziko jauna ere bazena, XI. mendean Arberoako bizkondeak, Gixuneko jaunak eta Bizkaiko jaunak aliatu zituen.[4]
Frantzisko I. Frantziakoak Pavia setiatu zuenean 1524n, San Juliango kapitain gazteak bizia galdu zuen eta erasotzaileen buru izan zen. Ahatsako jaunen oinetxea eta gaztelua hiribilduaren punturik gorenean altxatzen zen. Jaurretxe izena zuen eta higanoteek erre zuten 1569an.
Donaia etxea, Ahatsako zaharrenetakoa, Nafarroako Erresumako basailuak diren garatarrena izan liteke. Etxe horretako atearen aurrean, elizaren ondoan, hilobi-harri bat aurkitu zuten, familiarena, eta, zalantzarik gabe, hilerritik erretiratua, zeinaren gainean aitzur bat irudikatuta baitago. Hilarri honek 1570eko idazkuna darama.
Ahatsa, Frantziako Iraultzaren hasieran, Baionako elizbarrutiko boterez hornituriko zenbait apaizen topaleku izan zen. Herriko parrokoa zen Etxeberri abadea, Konstituzioaren zina egiteari uko egin zionean erbesteratu egin behar izan zuena. Bere ondasunak bi lotetan bahitu eta saldu ziren. Iraultzaileek elizatik eraman zituzten apaindura eta edalontzi sakratu guztiak. Gainera, presbiterial hondoaren eta Haltsu, Falconnet eta Casalongetik emigratutako partikularren hogeita bederatzi lur saldu zituzten.
1842ko ekainaren 11an Ahatsa eta Altzieta-Bazkazane udalerriak batu egin ziren, gaur egungo udalerria sortuz.[10] Prozesu horretan, udalerri berriaren lurraldearen zati bat Ezterenzubi udalerri sortu berriari lagatzen zaio.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerri independentea zeneko datu demografikoak daude:
1793 | 1800 | 1806 | 1821 | 1831 | 1836 |
---|---|---|---|---|---|
474 | 485 | 472 | 460 | 555 | 588 |
Garraio
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hergarai Bizik eskatutako Garraio Solidarioa zerbitzu presta dio Ahatsan.[11]
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ahatsar ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Manex Lanatua (1948), idazlea.
- Rene Harluxet (1953), informatika-ingeniaria.
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. 122. araua: Nafarroa Behereko herri izendegia. .
- ↑ Jobbé-Duval, Brigitte. (2009). Dictionnaire des noms de lieux des Pyrénées-Atlantiques. Archives & Culture ISBN 978-2-35077-151-9. PMC 466662204. (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
- ↑ a b c d e f g Mérimée datu-basea
- ↑ a b c d Orpustan, Jean-Baptiste. (2006). Nouvelle toponymie basque. Presses universitaires de Bordeaux, 140 or. ISBN 2 86781 396 4..
- ↑ a b c Paul Raymond, Dictionnaire topographique Béarn-Pays basque
- ↑ Baionako paperak - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
- ↑ XVIII. mendeko eskuizkribua - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
- ↑ XVII. eta XVIII. mendeetako eskuizkribuak - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
- ↑ Orpustan, Jean-Baptiste. (2006). Nouvelle toponymie basque : noms des pays, vallées, communes et hameaux historiques de Labourd, Basse-Navarre et Soule. (Éd. entièrement rev. et corr. argitaraldia) Presses universitaires de Bordeaux ISBN 2-86781-396-4. PMC 72757865. (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
- ↑ (Frantsesez) texte, France Auteur du. (1842-01). «Frantziar Errepublikako legeak» Gallica (Noiz kontsultatua: 2021-06-17).
- ↑ Hergarai Bizi - Garraio Solidarioko zerbitzua