Aintzane Encinas
Aintzane Encinas | |||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2019) | |||||||||||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Donostia, 1988ko apirilaren 22a (36 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria | ||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | aurrelaria | ||||||||||||||||||||||||||||||
Aintzane Encinas Gómez (Donostia, 1988ko apirilaren 22a) gipuzkoar futbolaria, entrenatzailea eta kazetaria da. Aurrelari moduan jokatzen du.Añorga KKEn harrobian hazi eta 13 denboraldiz Realean jokatu zuen. Realaren B taldeko entrenatzailea izan da eta Euskal Herriko selekzioa ere gidatu du. Marca egunkarian zutabe bat idazten du. 2023ko irailean Realeko entrenatzaileak uko egin zion kontratu bat sinatzeari, maskulinoan soilik idatzita egoteagatik.[1][2]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundaizko eskolako taldean hasi zen jokatzen eta 2003-04 denboraldirako Añorgak fitxatu zuen. Hurrengo urtean Realak fitxatu zuen. 2014ko otsailaren 14an 300. partida jokatu zuen Realarekin. Kopuru hori lortzen zuen lehen emakueme-jokalaria bihurtu zen.[3] 2016an beste urtebeterako sinatu zuen, 13. denboraldia.[4] 2017an erretiratu zen artean talde txuriurdineko aurrelaria izan zen.
Euskal selekzioarekin hainbat partida jokatu zituen eta kapitaina izatera ere iritsi zen. Espainiako selekzioarekin 20 urtez azpiko Munduko txapelketan hartu zuen parte.
2018ko apirilean Encinas, Realeko jokalari ohia eta Eli Ibarra, Atlhetic taldeko jokalari ohia Espainiako Futbolarien Elkarteko (AFE) Emakumezkoen Futbol Batzordeko kide hautatu zituzten, batzorde horretan organo aholku-emaile aritzeko eta futbol sindikatuaren barruan emakumeen futbolarekin zerikusia duten gaiak jorratzeko.[5]
#Seacabo mugimendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2023an abuztuan Espainiako Lehen mailako Selekzio absolutuko emakumeak Munduko futbol txapeldunak izan ostean, Rubialesen gertaeraren ondoren futboleko eta gizarteko beste esparru batzuetako indarkeriarekin #Seacabo delako mugimenduak aurrera jarraitu zuen. Irailean Aintzane Encinas Realeko entrenatzaileakk uko egin zion kontratu bat sinatzeari lenguaia sexista izateagatik, maskulinoan soilik idatzita zegoelako, eta jendaurrean salatu zuen bere sare sozialen bidez.[1][2]
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskal Herria Kopa (1): 2012
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-09-05). «La exjugadora Aintzane Encinas critica que la Federación Vasca solo utiliza términos masculinos» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-09-19).
- ↑ a b «Una entrenadora de la Real se niega a firmar un contrato con lenguaje sexista» andra.eus 2023-09-05 (Noiz kontsultatua: 2023-09-19).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Berria. (2023-09-19). «Aintzane Encinasek 300. partida jokatuko du» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-09-19).
- ↑ Berria. (2023-09-19). «Aintzane Encinasek beste urtebeterako berritu du» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-09-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) DV. (2018-04-28). «Aintzane Encinas, en el nuevo comité femenino» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2023-09-19).
- ↑ Arratibel Gascon, Ainara. «Urrezko Danborra Realeko futbol eta hockey taldeentzat» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-01-20).
- ↑ «Realaren ereserkia ozen abestu dute Realeko neskek» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-20).