Aitaren Etxea (telesaila)
Aitaren Etxea (telesaila) | |
---|---|
Jatorria | |
Izenburua | Aitaren Etxea |
Jatorrizko hizkuntza | euskara |
Jatorrizko herrialdea | Euskal Herria |
Sasoi kopurua | 1 |
Atalak | 15 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | telesail historikoa eta soap opera |
Iraupena | 60 minutu |
Grabazio lekua(k) | Zestoa eta Alde Zaharra (Hondarribia) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Jabi Elortegi |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Pausoka Entertainment |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Fernando Velázquez |
Argazki-zuzendaria | Gaizka Bourgeaud |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | ETB 1 |
Hasiera-data | 2015eko irailaren 30a |
Amaiera-data | 2016ko urtarrilaren 6a |
eitb.eus… | |
Aitaren Etxea Pausokak Euskal Telebistarentzat sortutako euskal telesaila da.[1] 2014 amaieran Euskal Telebistak iragarri zuen Goenkale bukatu egingo zela 22 denboraldi eta gero. Horregatik, fikzioak utziko zuen hutsunea betetzeko hurrengo proiektua Aitaren etxea izan zen.
2015eko udan egin ziren grabaketak eta irailaren 30ean, asteazkenetan hasi ziren emititzen ETB1en, eta Euskal Herriko hainbat aktore ospetsuk hartu zuten parte telesailean. Jabi Elortegi zen telesail honetako zuzendaria. 2016ko urtarrilaren 6an emititu zen telesaileko azken atala.
Dekoratu naturaletan grabatu zuten oso-osorik: Zestoan, Hondarribiko Alde Zaharreko kaleetan, Legazpiko Lenbur fundazioan, Donostian, Deban, Pasai Donibanen eta Oiartzunen.[2] Gaizka Bourgeaud argazkilaritzaz, Karmele Soler makillajeaz eta Fernando Velázquez musikaz arduratu ziren.
Aurreikuspena 2015eko Donostiako Zinemaldian egin zuten.[3] 2016ko ekainean ERT greziar telebista-katean igorri zuten, euskaraz eta grezierazko azpitituluekin.[4]
Telesailak ez zituen lortu Euskal Telebistako zuzendaritzak espero zituen audientziak eta lehenengo denboraldiarekin bukatu zen. Bere ordez, Eskamak kentzen hasi zen otsailean.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1950. urte inguruan, Euskal Herriko kostaldeko Echegui fikziozko herrian, zelaiatarrak eta egañatarrak bizi dira. Kontrako aldeetan ibili ziren 1936ko gerran. Egaña jauna (Kandido Uranga) alkate frankista da orain, hotel baten jabea. Irene izeneko alaba dauka (Loreto Mauleon). Irene Zelaia galtzailearen semearekin, Martin gaztearekin (Ander Azurmendi), maiteminduko da.[5]
Denboraldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Denboraldia | Atalak | Estreinaldia | Amaiera | Audientzia (bataz bestekoa) | ||
---|---|---|---|---|---|---|
Ikusleak | Kuota | |||||
1 | 15 | 2015eko irailaren 30a | 2016ko urtarrilaren 6a | 15.000 ikusle | %1,7 |
Audientzien eboluzioa (15 atalak)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atalak eta audientziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atala | Izenburua | Emisio data | Audientzia | |
---|---|---|---|---|
Ikusleak | Kuota | |||
1 | Franco, Franco, Franco! | 2015eko irailaren 30a | 15.000 ikusle | %1,8 |
2 | 2015eko urriaren 7a | 25.000 ikusle | %3,0 | |
3 | 2015eko urriaren 14a | 12.000 ikusle | %1,4 | |
4 | 2015eko urriaren 21a | 15.000 ikusle | %1,9 | |
5 | 2015eko urriaren 28a | 15.000 ikusle | %1,7 | |
6 | 2015eko azaroaren 4a | 21.000 ikusle | %2,4 | |
7 | 2015eko azaroaren 11a | 16.000 ikusle | %1,7 | |
8 | 2015eko azaroaren 18a | 25.000 ikusle | %3,0 | |
9 | Boga, mariñela! | 2015eko azaroaren 25a | 11.000 ikusle | %1,3 |
10 | 2015eko abenduaren 2a | 9.000 ikusle | %1,0 | |
11 | 2015eko abenduaren 9a | 12 000 ikusle | %1,3 | |
12 | 2015eko abenduaren 16a | 12.000 ikusle | %1,4 | |
13 | 2015eko abenduaren 23a | 6.000 ikusle | %0,6 | |
14 | 2015eko abenduaren 30a | 12.000 ikusle | %1,3 | |
15 | 2016ko urtarrilaren 6a | 19.000 ikusle | %2,0 |
Aktoreak eta pertsonaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Protagonista | Celaya familia | Egaña familia | Familiako lagunak | Besteak |
Aktorea | Pertsonaia | Papera |
---|---|---|
Abertzaleak | ||
Ander Azurmendi | Martin Celaya | Juanen eta Pilarren semea. Irenerekin maiteminduta dago. 18 urte ditu. |
Felix Arkarazo | Javier Celaya | Celaya hotelaren jabea. Juanen, Jose Ramonen, Inaxioren, Karmeleren eta Anaren aita. Errepublikanoen bandokoa. |
Josean Bengoetxea | Juan Celaya | Javierren semea, Pilarren Senarra eta Martinen eta Anaren aita. Gizon lasaia eta ez zuen gerra zibilean parte hartu. |
Nagore Aranburu | Pilar Unanue | Juanen emaztea eta Martinen eta Anaren ama. Celaya familiako ardatzetako bat. |
Sara Albisu | Ana Celaya | Juanen eta Pilarren alaba eta Martinen arreba. 9 urte ditu. |
Miren Gaztañaga | Karmele Celaya | Javierren alaba eta Inaxioren arreba bikia. Diktaduraren aurka eta emkumeen eskubideen alde borrokarako prest. |
Iñigo Aranburu | Inaxio Celaya | Javierren semea eta Karmeleren anaia bikia. Intelektual samarra eta euskal kulturaren aldekoa. |
Iñaki Beraetxe | Jose Ramon Celaya | Javierren semea da. Frankistek fuxilatu behar zutenean herbestera ihes egin zuen baina itzuli egin da, ezkutuan. |
Anartz Zuazua | Tomas Agirre | Inaxioren eta Karmelen txikitako laguna. Fabrikan beraiekin egiten du lan. Borrokarako eta mendekurako gogoa du. |
Frankistak | ||
Loreto Mauleon | Irene Egaña | Luisen eta Teresaren alaba. Martinekin maiteminduta dago. 17 urte ditu. |
Kandido Uranga | Luis Egaña | Ireneren aita eta Teresaren senarra. Echeguiko alkate frankista. Gaztetan Javierren lagun mina izandakoa. |
Olatz Beobide | Teresa Echevarria | Ireneren ama eta Luisen emaztea. |
Inma Fernandez | Edurne Gamiz | Ireneren lagunik onena. Amaren dendan lan egiten du. |
Aitor Beltran | Alberto Sagasti | Familia oneko semea. Irene gustatzen zaio. Bere aita Luisen laguna da eta fabrikako gerente izendatzen du. |
Agertutako beste pertsonaiak | ||
Patxi Santamaria | Don Pablo Ugalde | Herriko parrokoa eta apaiz euskalduna. Gerrako bi bandoetan ibiltzen badaki. |
Iñaki Rikarte | Don Esteban Aldalur | Lauraren senarra. Herriko mediku berria. Francoren erregimena ez zaio gustatzen, baina isilean mantentzen da. |
Sara Cozar | Laura Agirre | Don Estebanen emaztea da. |
Telesailaren amaiera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Besteak beste Euskal Telebistan egon zen audientzia eskasaren ondorioz, kapitulu gehiago ez ekoiztea erabaki zuten.
Euskal Telebistak 2015-2016ko ikasturterako egin zuen apustu garrantzitsuenak ez zuen arrakastarik lortu. Aitaren etxea telesail historikoaren lehen denboraldia asteazken gauetan ematen zuten.
ETBko zuzendari Edu Barinagak jakinarazi zuenez, hiru arrazoi egon ziren telesailarekin ez jarraitzeko: «Ikusle kopuruak txikiak dira, oso garestia da, eta beste telesail bat ekoizten ari gara: Eskamak kentzen». ETBko zuzendariaren arabera, telebistak ezin zituen bi telesail batera egin —iraganean grabatu izan dituzte bi aldi berean ETB1erako eta beste bat ETB2rako—.
Egindako apustua ez zela ondo atera aitortu du Barinagak: «Nire apustu pertsonala zen, Euskal Herriko historia garaikidea kontatu nahi genuen. Baina ikusleek ez dute erantzun. Datuak oso justuak dira, etsigarriak». Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan batez beste 15.000 ikus-entzule izan ditu orain arte telesailak, %2ko ikusle kuota —azkeneko hiru hilabeteetako ETB1en kuota %1,7 izan da—. «Saioa oso ondo egina dago, faktura oso ona da. Telesailak ikusle kopuru hobeak merezi zituen», esan du ETBko zuzendariak.
Aitaren Etxearen zuzendaria Jabi Elortegi da, Goenkale, Balbemendi eta Go!azen telesailetan ere zuzendari aritutakoa. Aitortu zuen datuak ez zirela izan espero zituztenak. «Hala ere, ez dakigu zein ziren ETBk espero zituen datu zehatzak, katea ere ez baitabil batere ondo».
Pausoka ekoizpen etxean «harro» zauden 1956. urtean girotutako telesailean egindako lanarekin. «Dena dekoratu naturaletan grabatuta dago. Pozik gaude emandako kalitatearekin, produktuaren emaitzarekin eta fakturarekin. Harro gaude». Bi hilabeteko epean ordu bateko hamabost atal grabatu zituzten. Frankismoko garai ilunak jaso behar zituen lantaldeak. Eta Elortegiren arabera, «argitasuna» ematen saiatu dira, «familia euskaldun baten epika eta borroka kontatuz». Alor teknikoan eta aktoreetan «goi mailako profesionalak» izan dituztela goraipatu du Elortegik. «Bi hilabetean lan hori ateratzeko, horrelako talde ona behar zen».[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ibargutxi, Felix. (2015/09/23). «'Aitaren etxea', ahalegin handi baten emaitza» Diario Vasco.
- ↑ EiTB. (2015/09/11). 'Aitaren Etxea' gudaosteko telesaila, irailaren 30ean ETB1en. .
- ↑ Donostiako Zinemaldia. Aitaren Etxea. .
- ↑ «‘Aitaren etxea’, una serie en euskera en la televisión griega» Noticias de Gipuzkoa 2016/05/31.
- ↑ Lartzanguren, Edu. (2015-09-24). «'Aitaren Etxea' telesaila irailaren 30ean estreinatuko dute ETB1en» Berria.
- ↑ https://web.archive.org/web/20181006162326/https://www.berria.eus/paperekoa/2142/030/002/2015-12-12/aitaren_etxea_k_ez_du_zutik_iraungo.htm
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Pages with disabled graphs
- Jabi Elortegik zuzendutako telesailak
- Loreto Mauleonek antzeztutako telesailak
- Felix Arkarazok antzeztutako telesailak
- Kandido Urangak antzeztutako telesailak
- Josean Bengoetxeak antzeztutako telesailak
- Nagore Aranburuk antzeztutako telesailak
- Anartz Zuazuak antzeztutako telesailak
- Patxi Santamariak antzeztutako telesailak
- Sara Cozarrek antzeztutako telesailak
- Miren Gaztañagak antzeztutako telesailak
- Iñaki Beraetxek antzeztutako telesailak
- Aitor Beltránek antzeztutako telesailak
- Pausoka Entertainmentek ekoitzitako telesailak
- Euskaraz egindako telesailak
- Euskal Herriko telesailak
- Euskal Telebistan emititutako telesailak
- ETB1eko saioak
- Euskal Herrian girotutako telesailak
- Telesail dramatikoak