Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Alazani

Koordenatuak: 42°25′18″N 45°14′03″E / 42.4216°N 45.2343°E / 42.4216; 45.2343
Wikipedia, Entziklopedia askea
Alazani
Datu orokorrak
Garaiera79 m
Motaibai
Luzera351 km
Geografia
Map
Koordenatuak42°25′18″N 45°14′03″E / 42.4216°N 45.2343°E / 42.4216; 45.2343
Estatu burujabe Georgia
MkhareKakheti
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera10.800 km²
Ur-emaria98 m³/s
IturburuaKaukaso Handia
Bokalea
()
Kura eta Mingachevir reservoir (en) Itzuli

Alazani ibaia (georgieraz, ალაზანი, Alazani; azerieraz, Qanıx) Georgiako eta Azerbaijango ibai bat da, Kaukason sortua, Tuxetia eskualdean. Kura ibaiaren ibaiadar nagusia da, Georgiatik ekialderantz doa, eta 351 kilometro egiten ditu.

Kaukaso Handian jaiotzen da Alazani ibaia eta hegoalderantz jotzen du Akhmeta herriraino. Ondoren hego-ekialderantz jotzen du eta Georgiako mahasti eskualde nagusia zeharkatzen du. Ondoren ibilbidearen zati luzean zehar Georgia eta Azerbaijanen arteko muga da, Mingatxevir hiriko urtegian (Azebaijanen) Kura ibaiarekin bat egin aurretik[1].

Alazani ibaiaren zati luzeak lehortzera iristen dira neguan. Udaberrian inguruko mendietako elurrak urtu egiten dira eta ibaia asko handitzen da uholdeak eraginez. Nekazaritza oso ugaria da inguruetan eta haren eraginez hainbat eremutan poluzio handia izatera iristen da, Kvareli eta Lagodekhi barrutietan esate baterako.

Ibaiaren korronte azkarra baliatzeko txinatar inbertsoreek hainbat zentral hidroelektriko eraiki zituzten 1990. hamarkadan Alazani ibaiaren inguruan.

Ibaia seguruenik antzinako geografoen testuetan agertzen den bat da: Alazonius edo Alazon aipatu zuten Estrabonek eta Plinio Zaharrak, eta kasu horretan argi samar dago. Baliteke baita Dion Kasiok eta Plutarkok aipaturiko Abas ibaia izatea, non gudu bat izan zen K.A. 65. urtean[2].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Our waters : joining hands across borders : first assessment of transboundary rivers, lakes and groundwaters. United Nations 2007, 5 or. ISBN 978-1-4356-4142-6. PMC 231395605. (Noiz kontsultatua: 2022-02-23).
  2. (Ingelesez) Smith, William. (1873). A Dictionary of Greek and Roman Geography. John Murray (Noiz kontsultatua: 2022-02-23).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]