Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Albacete Balompié

Wikipedia, Entziklopedia askea
Albacete Balompié
Ezizena(k)Gazta mekanikoa
Sorrera1940
Futbol zelaiaCarlos Belmonte
edukiera: 17.500 lagun
inaugurazioa: 1960
PresidenteaVenezuelaLibano Georges Kabchi
EntrenatzaileaEspainia Alberto González
LigaBigarren maila
2023-2415.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Carlos Belmonte estadioa.

Albacete Balompié futbol talde gaztela-mantxarra da, 1940an Albacete hirian sortutakoa.

Gaur egun Espainiako futbol ligako bigarren mailan jokatzen du, lehen mailan 7 denboralditan ibili izan arren.

Albaceteko futbolaren hasierak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX mende hasieran bi futbol talde izan ziren Albaceten, La Normal eta La Liga eta 1917an Eliza ebanjelikoko apaiz zen Franklin Albricias Goetz-ek biak elkartu eta Club Deportivo Albacete sortu zuen, baina Gerra Zibilean desagertu egin zen. 20 eta 30 hamarkadetan talde gehiago ere izan ziren hirian; "Real Ritz", "Hispania", "Tauromaquia", "Siberia", "Chevalier", "Red Star", "Club Cinegético", "Athletic Manchego", "Club Deportivo Nacional", "Albacete Foot-ball Club" eta "Unión Deportiva Albacetense", besteak beste.

Taldearen sorrera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1940 urtean hiriko talde handienek bat egin zuten Albaceteko talde indartsu bat osatu nahian eta horrela sortu zen Sociedad Deportiva Albacete Foot-ball Association, jadanik jantzi zuriak hartu zituena, eta 1941ean izena espainiartu nahian Albacete Balompié bihurtu zen.

Behe mailatan hasi zen eta 1949an bigarren mailara igotzea lortu zuen. Hala ere diru arazoen erruz 1951-52 denboraldian liga jokatzeari uko egin zion eta hurrengo urtean berriz ere behe mailetatik hasi behar izan zuen.

1959an kirol instalakuntzak berriztea erabaki zuen eta Albaceteko alkate zen Carlos Belmonte arkitektua diseinatu zuen futbol zelai berria. 1960an inauguratu zen, eta urte hartan berriz ere bigarren mailara igotzea lortu zuen. Hamarkada ez zen ona izan eta 1970an Erregional mailaraino jeitsi zen. 1985 arte ez zen bigarren mailara itzuliko, orduan ere urtebeterako.

1991-1996: Gazta mekanikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren B mailan zela Benito Floro entrenatzaile asturiarra fitxatu zuen Albacetek eta 1990an bigarren mailara itzuli eta 1991ean lehen mailara igotzea lortu zuen. Lehenengo denboraldian gainera errebelazio taldea izan zen eta zazpigarren amaitu zuen, Europako postuetatik oso gertu. Honek "gazta mekanikoa" ezizena eman zon taldeari. Ez zuen berriz horrelako emaitzarik lortu baina 1996 arte lehen mailan mantendu zen taldea. Errege Kopan final erdietara iritsi zen 1995ean baina Valentziak kanporatu zuen.

Bigarren mailara jeitsi eta lehenengo urtean laugarren egin zuen baina hurrengo urteetan apal ibili zen harik eta 2003an berriz ere lehen mailara itzulitzea lortu zuen arte. Bi denboraldi egin zituen bertan baina 2005ean bigarren mailara jeitsi zen.

Azken urteetan ez du maila onik eman eta 2011etik aurrera bigarren maila eta bigarren B mailaren artean ari da.

Hasieratik kolore zuria izan du. Detaile beltzak edo granateak izan ditu.

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1940
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1953
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1966-tik
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2019-2020
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2020-2021
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2021-2022
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2022-2023
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2023-2024

2024-25 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 7
  • Denboraldiak 2. mailan: 27
  • Denboraldiak 2. B mailan: 11
  • 1. maila RFEF: 1
  • 2. maila RFEF: 0
  • Denboraldiak 3. mailan: 29
  • Ligako posturik onena: 7.a Bigarren mailan (1991-92)

Azken urteetako ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea # Maila Postua Errege Kopa
2000-01 2 Bigarren maila 5.a 1/64
2001-02 2 Bigarren maila 10.a 1/32
2002-03 2 Bigarren maila 3.a 1/64
2003-04 1 Lehen maila 14.a 1/64
2004-05 1 Lehen maila 20.a 1/32
2005-06 2 Bigarren maila 13.a 3. itzulia
2006-07 2 Bigarren maila 6.a 2. itzulia
2007-08 2 Bigarren maila 12.a 2. itzulia
2008-09 2 Bigarren maila 15.a 3. itzulia
2009-10 2 Bigarren maila 15.a 2. itzulia
2010-11 2 Bigarren maila 22.a 2. itzulia
2011-12 3 Bigarren B maila 4.a 1/64
2012-13 3 Bigarren B maila 3.a 2. itzulia
2013-14 3 Bigarren B maila 1.a 2. itzulia
2014-15 2 Bigarren maila 14.a 1/32
2015-16 2 Bigarren maila 21.a 2. itzulia
2016-17 3 Bigarren B maila 1.a (II multzoa) 3. itzulia
2017-18 2 Bigarren maila 17.a 2. itzulia
2018-19 2 Bigarren maila 4.a 2. itzulia
2019-20 2 Bigarren maila 17.a 2. itzulia
2020-21 2 Bigarren maila 22.a 1. itzulia
2021-22 3 1. maila RFEF 3.a (II multzoa) 2. itzulia
2022-23 2 Bigarren maila 6.a 2. itzulia
2023-24 2 Bigarren maila 15.a 1. itzulia
2024-25 2 Bigarren maila 1. itzulia

Irabazitako txapelketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako txapelketak: 4

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

zazpigarrena 1992an.

1991.

1990 eta 2014.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2023-24 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako Bigarren Mailako taldeak
Albacete | Alcorcón | Amorebieta | Andorra | Burgos | Cartagena | Eibar | Eldense | Elx | Espanyol | Huesca | Leganés
Levante | Mirandés | Oviedo | Racing Ferrol | Racing Santander | Sporting Gijón | Tenerife | Valladolid | Villarreal B | Zaragoza