Alberto Calderón
Alberto Pedro Calderón (Mendoza, 1920ko irailaren 14a - Chicago, 1998ko apirilaren 16a) matematikari eta ingeniari argentinarra izan zen. Antoni Zygmund matematikari poloniarrarekin batera Chicagora joan zen, eta han jarraitu zituen bere ikerketa-lanak. Fourierren analisi matematikoa sakondu ahal izateko, oso garrantzizkoak izan ziren Calderónen ekarpenak, baita deribatu partzialen ebazpen analitikorako ere. Eragile berezi integralen teorian (Calderón-Ziygmund eragileak esaten zaie) garrantzi handia izan zuen haren lanak. Interpolazio konplexuaren teoria ere garatu zuen.
Bere ibilbidean postu akademiko zenbait izan zituen: Ohioko Unibertsitatean, Princetongo Ikasketa Aurreratuko Institutuan, Massachusettseko Teknologiako Institutuan eta Chicagoko Unibertsitatean. Azkenengo horretatik 1985ean erretiratu zen. Hainbat sari ere irabazitakoa da; besteak beste, 1975ean, Bôcher Memorial saria; 1989an, Wolf saria, eta 1991n, Zientzietako Domina.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.