Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Aleutiarrak

Koordenatuak: 52°N 174°W / 52°N 174°W / 52; -174
Wikipedia, Entziklopedia askea
Aleutiarrak
Datu orokorrak
Mendirik altuenaMount Shishaldin (en) Itzuli
Garaiera2.857 m
Motachain of islands (en) Itzuli eta Arku bolkaniko
Luzera1.200 mi
Azalera6.821 mi²
Geografia
Map
Koordenatuak52°N 174°W / 52°N 174°W / 52; -174
UTC orduaUTC−10:00
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Alaska
Ur-gorputzaBering
Ozeano Barea

Aleutiarrak[1] (ingelesez: Aleutian Islands) Amerikako ipar-mendebaldeko sumendi-uhartedia da, Alaskako penintsula Ozeano Bareko Bering itsasartean barrena luzatzen dena. Uharteek Bering itsasoa ixten duen 1.800 kilometroko arkua eratzen dute. 300 uharte eta uhartexka baino gehiago dira, 17.666 kilometro koadroko eremua harten dutenak.[2] Ia uhartedi osoa Estatu Batuetako Alaskan dago, baina mendebaldeko muturra Errusiakoa da. 2002an 8.162 biztanle ziren, erdiak aleut etniakoak.

Catherine uhartedia izena eman zitzaien 1867 arte; egungo izena txuktxierazko aliat hitzetik dator (euskaraz: uharte).

Aleutiarrak ez dira uharte multzo bakarra, zenbait taldetan banaturik baitaude:

  1. Fox uharteak
  2. Lau mendietako uharteak (Uniiĝun)
  3. Andreanof uharteak (Niiĝuĝin tanangis)
  4. Rat uharteak (Qax̂um tanangis)
  5. Near uharteak (Sasignan Tanangin)
  6. Komandante uharteak (Errusiakoak)

Uharte nagusiak honako hauek dira:

  • Unalaska - 2.721 kilometro koadro - 1.759 biztanle.
  • Unimak - 4.070 kilometro koadro - 64 biztanle.
  • Amaknak - 8,5 kilometro koadro - 2.524 biztanle.
  • Umnak - 1.777 kilometro koadro - 39 biztanle.
  • Attu - 893 kilometro koadro - 20 biztanle.
  • Akutan - 334 kilometro koadro - 713 biztanle.
  • Atka - 1.048 kilometro koadro - 95 biztanle.
  • Adak – 711 kilometro koadro - 316 biztanle.

Klima ozeanikoa da, hotza eta oso euritsua

Vitus Beringek eta Aleksei Txirikovek 1741ean esploratuak, Siberiatik etorritako larru ehiztariak bizi ziren uharte hauetan. Garai hartan 20.000 aleut inguru ziren; 1885ean, tratu txarrek eta eritasunek ahulduta, 3.000 baizik ez ziren geratzen. Errusiak saldu zizkien uharte hauek, Alaskarekin batera, Estatu Batuei 1867an.

Bigarren Mundu Gerran, Attu eta Kiska uharteetan egokitu ziren japoniarrak (1942ko ekaina-1943ko maiatza). Attu uhartean 42 aleut atxilotu, eta Japoniara deportatu zituzten (han eduki zituzten gerra amaitu arte, eta bertan hil ziren erdia baino gehiago). Estatubatuar militarren erreakzioa, berriz, berehalakoa izan zen: Aleutiar Uharteetako eta haien ipar aldean dauden Pribilof Uharteetako ia 900 aleut behartu zituzten beren etxeak eta zituzten guztiak bertan utzi eta lekuak hustera, puskak biltzeko betarik ere eman gabe. Zenbait kasutan –Atka-n esaterako, japoniarrek une batetik bestera herria inbadi zezaketen beldur zirenez–, herriak erre eta suntsitu egin zituzten militarrek; beste batzuetan, berriz, aziendak-eta akabatu ondoren, etxeak, elizak eta bestelako eraikinak okupatu zituzten, eta gerra amaitu arte geratu ziren bertan.[3]

Duela gutxi, k. a. 8000. urteko giza finkamenduak aurkitu dira bertan, ordurako Siberiatik etorritako herriek bizi zirelako adierazgarri.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
  2. Aleutian Islands. Encyclopædia Britannica, britannica.com (Noiz kontsultatua: 2018-1-22).
  3. Artola Zubillaga, Xabier. (2019-08-18). Aleutak. Blogoetak bloga. Gogoetak, kontakizunak, aipuak, argazkiren bat edo beste, denetarik pixka bat…. (Noiz kontsultatua: 2019-08-23).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]