Alpeetako Tourra
| |||
Izen ofizialak | |||
1962-2016 | Giro del Trentino | ||
2017- | Tour of the Alps | ||
Orokortasunak | |||
Kirola | Errepideko txirrindularitza | ||
Sorrera | 1962 | ||
Ekitaldi kopurua | 47 (urtea: 2024) | ||
Aldizkotasuna | urterokoa (Api) | ||
Mota | Etapakako lasterketa | ||
translation for raceinfobox_translate index 33 not found | Italia | ||
Lekua | Trentoko probintzia autonomoa | ||
Webgune ofiziala | Webgune ofiziala | ||
Mailak | 2.2 (1997-2004) 2.1 (2005-2010) 2.HC (2011-2019) 2.Pro (2020-) | ||
Zirkuitua | UCI ProSeries | ||
Palmaresa | |||
Azken garailea | Juan Pedro López | ||
Garaipen gehien lortu duena | Damiano Cunego (3 garaipen) | ||
Dokumentazioa |
Alpeetako Tourra, 2016ra arte Trentinoko Giroa (italieraz: Giro del Trentino) deitua, urtero Italia iparraldeko Trentino-Adige Garaia eskualdean apirilean ospatzen den etapakako txirrindularitza itzuli bat da.
Txirrindulari askok maiatzean ospatzen den Italiako Giroarentzako prestakuntza bezala erabiltzen dute. Gaur egun 5 etapataz osatzen da, lehena erlojupekoa izanik.
Itzuliko liderra fuksia koloreko maillot batekin identifikatzen zen 2019 arte , 2020tik aurrera, berriz, maillot berdea da liderra nabarmentzen duena .
Emakumezkoen proba bat ere badu, Trentino Adige Garaia-Südtiroleko Giroa izenekoa, 2.1 mailan.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen edizioa 1962an ospatu zen eta Enzo Moserrek irabazi zuen. Hurrengo urtean bigarren edizioa ospatu zen. Eta, ordutik aurrera, 1979 arte ez zen berriz ospatu.
1986an Coppa Italia izena hartu zuen, eta taldekako lasterketa bat izan zen, Carrera taldeak irabazi zuena.
2001etik aurrera, proba hau Arco herrian hasi eta amaitzen da.
2005ean UCI Zirkuitu Kontinentalak sortu zirenetik UCI Europe Tourren zati da, 2.HC mailan (gorengoa).
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oharra: 1986ko edizioa, taldekako lasterketa izan zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Italieraz)Webgune ofiziala