Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Amerikako britainiar kolonizazioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Britainiar Inperioaren hedapen handiena Amerikan.

Amerikako britainiar kolonizazioa Britainiar Inperioak mendebaldeko hemisferioan izandako esplorazio, konkista, okupazio eta aginte politikoa izan zen. Britainiar Inperioa XVII. mendearen hasieran hasi zen forma hartzen, 1607an Jamestown kolonia ezarri zenean. Virginiakoa hamahiru kolonien hasiera izan zen, gero Ameriketako Estatu Batuen eta Kanadako itsas probintzien jatorria izan zena. Karibe itsasoan uharte txikien kolonizazioa ere gauzatu zuen, Jamaika eta Barbados kasu.[1]

Azukrea ekoizten zuten karibetar koloniak, non esklabotza ekonomiaren oinarri bihurtu zen, metropolirentzako kolonia garrantzitsuenak ziren, baita irabazi handienak eman zizkionak. Kolonia amerikarrek tabakoa, kotoia eta arroza ekoizten zituzten hegoaldean, eta itsas materiala eta animalien larruak iparraldean.

Erresuma Batuak Amerikan zuen inperioa gerra eta kolonien bidez pixkanaka hedatu zuen. Ingalaterrak anglo-herbeheretar gerren ondoren Amsterdam Berria (ondoren New York deitua) kontrolatzea lortu zuen. Kolonia amerikarrak nekazaritzarako lur berrien bila mendebalderantz hedatzen ziren. Zazpi Urteko Gerran, britainiarrek frantsesak garaitu zituzten eta Frantzia Berriaz jabetu ziren. Honi esker 1760an, Erresuma Batua ia Ipar Amerika osoaren jabe bihurtu zen.

Hala ere, Frantzia eta Espainiaren laguntzari esker, 1783an amaituriko Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerrari esker Ipar Amerikako kolonia askok bere independentzia lortu zuten. Harrezkero, "Bigarren Britainiar Inperio" deiturikoa hasi zen:[2] XIX. mendean Columbia Britainiarra, Falklandak eta Britainiar Honduras hartzeaz gain, Napoleondar Gerren ondorioz, Trinidad eta Britainiar Guiana ere bereganatu zituzten.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Richter, Daniel. (2011). Before the Revolution : America's ancient pasts. Cambridge, Mass.: Belknap Press.
  2. James, Lawrence. (1997). The Rise and Fall of the British Empire. St. Martin's Griffin ISBN 9780312169855..

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.