Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Ana María Matute

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ana María Matute

(2011)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAna María Matute Ausejo
JaiotzaBartzelona1925eko uztailaren 26a
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaBartzelona2014ko ekainaren 25a (88 urte)
Hobiratze lekuaMontjuïceko hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Ezkontidea(k)Ramón Eugenio de Goicoechea López (en) Itzuli  (1952ko azaroaren 17a -  1963)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea, idazlea, haur literaturaren idazlea eta poeta
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaReal Academia Española
Mugimendua1950eko belaunaldia
Genero artistikoaolerkigintza
IMDB: nm0560605 Edit the value on Wikidata

Ana María Matute Ausejo (Bartzelona, Katalunia, 1925eko uztailaren 26a - 2014ko ekainaren 25a), gaztelaniazko idazlea izan zen. Real Academia Españolako kide zen. 2010ean Cervantes saria eman zioten.

Ana María Matuteren eleberrigintzan gehien agertzen diren gaiak komunikazio falta eta ihesa dira. Kontakizun guztien hasieran erakusten duen joera errealista formaren barrokotasuna bilakatzen da amaieran.

Lehen eleberriak Los Abel (1948, Abeldarrak) eta Fiesta al noroeste (1953, Jaia ipar-mendebaldean) izan ziren.

Hiru eleberri egin zituen Espainiako Gerra Zibila gaitzat hartuta: Los mercaderes (1960), Los soldados lloran de noche (1964, Gudariek gauez negar), eta La trampa (1969), bere eleberririk onentzat emana.

Matuterenak, dira halaber, La torre vigía (1971) eleberria, eta Los niños tontos (1956, Ume ergelak) eta El tiempo (1959, Denbora) ipuin-liburuak, irakurle gazteentzat eginak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]