Anders Behring Breivik
Anders Behring Breivik | |
---|---|
(2018) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Anders Behring Breivik |
Jaiotza | Oslo, 1979ko otsailaren 13a (45 urte) |
Herrialdea | Norvegia |
Bizilekua | Oslo |
Familia | |
Aita | Jens Breivik |
Ama | Wenche Behring Breivik |
Hezkuntza | |
Heziketa | Hartvig Nissen School (en) Oslo Commerce School (en) (1995 - 1998) Osloko Unibertsitatea (2015 - Molde University College (en) (2021 - |
Hizkuntzak | norvegiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | trader (en) , saltzailea, ekintzailea, mass murderer (en) , terrorista eta conspiracy theorist (en) |
Lan nabarmenak | |
Kidetza | Q2319455 Counterjihad (en) |
Izengoitia(k) | Andrew Berwick, Sigurd Jorsalfar eta Sigurd the Crusader |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Odinism (en) Luteranismoa |
Alderdi politikoa | Alderdi Progresista |
Anders Behring Breivik (Oslo, Norvegia, 1979ko otsailaren 13a - ) norvegiar herritarra, Norvegian 2011ko uztailaren 22an izandako atentatuen egilea da berak aitortu zuenez. Hasieran, esan zuen berak bakarrik egin zituela Osloko zein Utøyako atentatuak; gero, epailearen aurrean aitortu zuen bi talderen laguntza izan zuela. Hala ere, oraindik ez dago garbi ea atentatuak berak bakarrik ala laguntzarekin egin zituen.[1]
Atentatuen egunean bertan, 1.516 orrialdeko manifestu bat kaleratu zuen interneten, bere ideia ultraeskuindarrak adierazten zituena. Besteak beste, islamaren kontrakotzat jotzen du bere burua, eta terrorismoa «herritarrak esnatzeko bidea» dela dio. Norvegiako VG egunkari digitalak dioenez, Ted Kacynski Unabomber estatubatuar terroristaren idazki bat plagiatu zuen Andersek.[2]
Epaiketan, psikiatrek egindako txostenean, eskizofrenia zuela ondorioztatu zen. Horregatik, espetxean sartu beharrean, psikiatriko batean barneratzea eskatu zuten, derrigorrezko tratamentua jaso zezan. [3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anders Behring Breivik |
- ↑ Javier G. GALLEGO: «El autor de la masacre de Noruega reconoce ante la juez que tuvo ayuda», El Mundo, 2011-07-24.
- ↑ «Breiviken agiria 'Unabomber' terroristaren idazkiaren kopia bat da»[Betiko hautsitako esteka], EITB, 2011-07-24.
- ↑ «Norway massacre: Breivik declared insane», BBC, 2011-11-30.
Artikulu hau Norvegiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |