Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Andrei Rubliov

Wikipedia, Entziklopedia askea
Andrei Rubliov

Bizitza
JaiotzaMoskuko Printzerria, ?
HerrialdeaMoskuko Printzerria
HeriotzaAndronikov Monastery (en) Itzuli1430eko urtarrilaren 29a (egutegi gregorianoa) (60/70 urte)
Hobiratze lekuaAndronikov Monastery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: izurri bubonikoa
Irakaslea(k)Theophanes the Greek (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, iconographer (en) Itzuli eta illuminator (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Genero artistikoaicon painting (en) Itzuli
Miniatura
Santutegia
Uztailaren 4
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasun ortodoxoa

andrey-rublev.ru
Musicbrainz: 9ad4d8cf-1ed0-4635-ba30-d2eda1bfc99f Find a Grave: 24005771 Edit the value on Wikidata

Andrei Rubliov[1] (errusieraz: Андре́й Рублёв; 1360-1370 bitartean - Andronikov monasterioa, Mosku, 1430 aldean) errusiar lekaide ortodoxo eta ikono zein fresko margolaria izan zen. Errusiako ikonogile handientzat hartzen da[2]. 1988an kanonizatua izan zen.

Informazio gutxi dago Rublioven bizitzaren gainean. 1405ean, Vasili I.aren aginduz, Moskuko Kremlingo Deikunde katedraleko freskoak margotu zituen, Theophanes Grekoa eta Prokhor Gorodetsekoarekin batera. 1408an, Daniil Txiorny eta biek Vladimirko Jasokunde katedralean lan egin zuten; ikonostasiko ikonoak margotu eta paretak apaindu zituzten. Zvenigorodeko Jasokunde katedralean ere, ikonostasia eta paretetako freskoak margotu zituen[3].

Rublioven bizitza bi monasteriori loturik dago. Sergiev Posadeko Hirutasun Santuaren monasterioan hartu zituen lekaide ordenak. Geroago, monasterio honetara itzuli zen, Hirutasun Santuaren katedraleko ikonoak eta freskoak margotzera. Bertako ikonostasian egin zuen bere lanik ospetsuena: Hirutasun Santuaren ikonoa. Azken urteak Moskuko Andronikov monasterioan igaro zituen, lekaide bizitza eginez. Bertan Kristo Salbatzaile katedrala apaindu zuen[3].

Rubliovek, bizantziar tradiziotik urrundurik, adierazkortasun eta espiritualtasun handiko lanak egin zituen. Asko eragin zuen handik aurrerako ikonogintzan[4].

Irudi bat handitzeko, klika ezazu gainean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
  2. Victor POTOSKUEV: Old Russians Icons Russianartgallery.org
  3. a b Andréi Rubliov Rusopedia.rt.com
  4. Andréi Rubliov Biografiasyvidas.com

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Andrei Rubliov Aldatu lotura Wikidatan