Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Ane Irazabal

Wikipedia, Entziklopedia askea


Ane Irazabal

Bizitza
JaiotzaArrasate1984ko uztailaren 17a (40 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Mondragon Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria
Jasotako sariak

Twitter: aneirazabal Instagram: aneirazabalelkorobarrutia LinkedIn: ane-irazabal-elkorobarrutia-06985065 Edit the value on Wikidata

Ane Irazabal Elkorobarrutia (Arrasate, Gipuzkoa, 1984ko uztailaren 17a) gipuzkoar kazetaria da. Freelance moduan lan egin du Ekialde Hurbilean, udaberri arabiarraren ondorengoa aztertzen Libanon, Egipton, Jordanian eta Libian, eta Afrikan eta Europan iheslarien migrazioak jarraitzen. [1]

Historian eta Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna da. 2003 eta 2007 bitartean Historia ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. 2006tik 2010era Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasketak egin zituen Mondragon Unibertsitatean.[2] Ikasketak amaiturik, Palestinara joan eta bertan hasi zen freelance kazetari. Ordutik hona munduko hainbat herrialdetan korrespontsal lanak egin ditu. Italian du etxea eta freelance bezala lan egiten du RAIrentzat eta Euskal Irrati Telebistako kazetari lanetan. 2016an milaka errefuxiatuen ibilbidea jarraitzen zebilela, Grezia eta Mazedonia arteko muga legez kanpo zeharkatzeagatik atxilotu zuten.[3][4]

2017ko azaroaren 20an Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak ematen duten Euskal Kazetari Saria jaso zuen guda eta gatazka eremuetan korrespontsal egindako lana goraipatuz.[5] Urte berean Argiak eman zion saria beren herrialdeetatik ihesi Europara datozen errefuxiatuen pasadizoak ezagutzera emateko lanagatik.[6]

2019an Cósimo Caridirekin batera zuzendu zuen Awlad-Hesiak gainditu dokumentala zeinek 4 haur errefuxiaturen eskolatzeaz hitz egiten digun: errefuxiatu-eremuetan bizi diren 2 neska eta Europan bizi diren 2 mutil: Mohamad, Aya, Hadi eta Muzhda. Dokumental honiengatik Eurobasque saria eman diote.[7][8][9][10]

2019a geroztik Berria egunkarian Zaitun podcast kanala du. Bertan, hiru minutuko audioetan, bere ibllbidean ezagutu dituen gertaera, izaki eta herri berezien anekdota eta analisiak azaltzen ditu.[11]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Tabakalera. Ane Irazabal. (Noiz kontsultatua: 2017-11-22).
  2. Mondragon Unibertsitatea. (2017-01-30). Ane Irazabal Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasle ohiak eta Maia Iribarne 4. mailako ikasleak Argia Sari bana irabazi dute. (Noiz kontsultatua: 2017-11-22).
  3. «Ane Irazabal EiTBren berriemaile berezia, aske» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-03-04).
  4. «Olatz Arrieta y Ane Irazabal, dos periodistas» Pedradas (Noiz kontsultatua: 2020-03-04).
  5. a b Eitb. (2017-11-20). Ane Irazabalek Euskal Kazetariak saria jaso du. (Noiz kontsultatua: 2017-11-22).
  6. Etxeberria, Itsaso Zubiria. (2017-01-27). «Ane Irazabal: "Biziki eragin didan gaia da errefuxiatuena"» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-03-04).
  7. Zinexit | AWLAD. Hesiak Gainditu. (Noiz kontsultatua: 2020-03-04).[Betiko hautsitako esteka]
  8. (Gaztelaniaz) «Irazabal: ‘Hacen falta políticos osados que sean capaces de explicar este fenómeno’» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-04).
  9. (Gaztelaniaz) «Ane Irazabal nos enseña el mundo según Mohamad, Aya, Hadi y Muzhda» Euskal Irrati Telebista 2019-11-28 (Noiz kontsultatua: 2020-03-04).
  10. «“Elkartasuna adierazten duen biztanleriak beldurra du”» Euskal Irrati Telebista 2020-03-04 (Noiz kontsultatua: 2020-03-04).
  11. Irazabal, Ane. «Zaitun» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-04).
  12. «Ane Irazabal EuroBasque 2019 Kazetaritza sariarekin nabarmendu dute» Euskal Irrati Telebista 2020-03-04 (Noiz kontsultatua: 2020-03-04).
  13. «Ane Irazabal eta Iñaki Bustamanterentzat, EuroBasque Kazetaritza sariak» El Diario Vasco 2020-03-04 (Noiz kontsultatua: 2020-03-04).
  14. «Argia Saria Ane Irazabal kazetari arrasatearrarentzat - Arrasate» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-04).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]