Angus Young
Angus Young | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Angus McKinnon Young |
Jaiotza | Glasgow, 1955eko martxoaren 31 (69 urte) |
Herrialdea | Eskozia Australia Erresuma Batua |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Ashfield Boys' High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | gitarra-jotzailea, kantugilea, musikagilea eta rock musician (en) |
Lantokia(k) | Sydney |
Kidetza | AC/DC Marcus Hook Roll Band (en) |
Genero artistikoa | hard rock blues rock rock-and-rolla |
Musika instrumentua | Gibson SG (en) |
Diskoetxea | EMI |
Angus McKinnon Young (Glasgow, 1955eko martxoaren 31- ) eskoziar musikari eta gitarrajole bat da. Haurra zelarik bere familiarekin batera Australiara lekualdatu zien. AC/DC australiar heavy rock musika taldeko sortzailea izateaz gain, bere anaia Malcolm Youngekin batera gaur egunera arte bertan mantendu diren kide bakarrak izan dira. Taldea sortu zenetik, ospe handia irabazi du eta aldizkari ugaritan musikajole onenen artean kokatua izan da. Gaur egun oraindik eragin handia du besteengan.
Eszenatokian gauzatu ohi dituen mugimendu gartsu eta basatiei zor die egungo ospearen zati bat. Hard rock munduan, bere antzarraren ibilkera berezia zeharo ospetsua da, horri musika emanaldietan ohitura legez jantzi ohi duen eskolako uniformea gehitu behar zaiolarik. Rolling Stone aldizkariak garai guztietako 100 gitarra-jotzaile onenen zerrendan 96. postuan kokatu zuen eta Total Guitar aldizkariak, berriz, Ehun gitarra-jotzaile onenen artean 20. postuan ezarri zuen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Angus Young Glasgowen jaio zen Eskoziaan, 1955eko martxoaren 31n. Gurasoak Malcolm William Young (1911–1985) eta Margaret Youngen (1913–1988) izan zituen eta, 1963an, Angus haurra zelarik, ia familia osoa Australiara joan zen bizitzera. Senideak George, Margaret, Malcolm eta Alex izan zituen eta azken hau Londresen geratuko zen.
Sydney australiarrean, Young senideen artean musika taldea osatzen hasi ziren eta Angus banjoa jotzeari ekin zion. 1970ean, bigarren eskuko lehen gitarra erosi zuen etxe ondoko musika denda batean.
« | Gibson SG bat neukan izerdi eta urarekin hondatu zen arte. Giderra fin-fina eta leuna zen, baina okerturik zegoen. 67ko modelo bat zen eta bigarren eskukoa. Kolore marroi iluna zuen.[1] | » |
9 urte zituen gitarra jotzen hasi zenean eta, 15erako, eskola utzia zuen. Gustura joaten zen lanera, horrela, bizitza osorako afizioa izango zuenerako materiala lortzeko aukera izaten baitzuen. George anaia The Easybeats bandako kide zen eta Angus eta Malcolmi irakatsi zien gitarra jotzen. Hasiera batean Kentuckee izena bazuen ere, Tantrum izan zuen lehen banda eta badirudi garai hartan ekin ziola duck walk edo antzarraren ibilkerari, hainbeste miresten zuen Chuck Berry kopiatuz. Eskolako jantzia erabiltzea, berriz, arrebaren ideia izan omen zen, Angus presaka etortzen baitzen eskolatik eta ez omen zuten janzkera aldatzen denborarik galdu nahi.
Ez da bizitza pribatua agertzearen zale. Sydneyn bizi da, Kangaroo Pointen (Sutherland Shire) bere emaztea Ellenekin batera. Aaltenen (Herbehereak) ere badu etxea -hangoa da emaztea-. Erretzaile sutsua, baina ez du edaria probatzen.
2012ko maiatzaren 16an, Guitar Magazinek eginiko inkesta batean, inoiz izandako australiar gitarjole hoberena izendatu zuten.
AC/DC eta arrakasta
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1973an, Youngek 18 urte zituela, bere anaia Malcolmekin batera, AC/DC taldea sortu zuen. Izena arrebaren josteko makinan agertzen zen idatziaren laburduratik atera omen zuten (alternating current/direct current); euskeraz “korronte alternatiboa, korronte jarraia”. Honek taldearen energia eta potentziala sinbolizatuko zuela pentsatu zuten.
Bandaren hasierako kideak Malcolm gitarrajolea, Phil Rudd bateria, Mark Evans baxu-jolea eta Angus gitarra-jotzailea izan ziren. Can I Sit Next To You Girl izan zen hauen lehen single-a. Dave Evans izan zen abeslaria.
Aurrerago, hainbat ordezkapen izango ziren; 1974an, Bon Scott bokalistak hartu zuen Dave Evansen tokia, baina, 1980an, edarirekin zituen arazoak zirela-eta, hil egin zen eta gaur egun taldean jarraitzen duen Brian Johnsonek hartuko zuen haren lekua.
Denboraren poderion, Angus estilo pertsonala azpimarratzen hasi zen. Ikuslegoa txunditzeko moduko itxuraren bila, hainbat mozorro erabili zituen hasieran: gorila, Spiderman, Superman... azkenean, arrebaren iradokizunari jarraituz, eskola uniformea hartu zuen arte. Margareten iritziz, umekeriatan ibiltzen zen eta ondo zihoakion janzkera hori. Horrez gain, emanaldi guztietan unean zeuden herriko banderadun galtzontziloak erakusteko joera hartu zuen. Eszenatokian gauzatu ohi dituen mugimendu gartsuek eta gitarra jotzeko duen talentuak ez diote kalterik egiten bere musikari eta historian izan den gitarrajole onenen artean dago.
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Angusek dioenez, eragin handiak jaso ditu hemendik eta handik: Malcolm anaia, Chuck Berry, Freddie King, Muddy Waters, Keith Richards...
Orain, ordea, bera da besteengan eragina duena. Bere estiloak zirrara handia sortzen du hard rock musika joleen artean. Gainera, AC/DC taldean eginiko lan bikaina gazte eta talde ugariren inspirazio iturri izan da, besteak beste: Guns N' Roses, Slayer, The Cult, Jackyl, Metallica, Def Leppard, Iron Maiden, Disturbed, Jet, Alter Bridge, Buckcherry, Airbourne, The Darkness (banda), Rob Tognoni, Wolfmother eta You Am I.
2006ko abuztuaren 24an, Kerrang! aldizkariko Legend Award saria jaso zuen Paul Brannigan editorearen eskutik. Honek, AC/DC taldea historiako talde onenetako bat zela esan zuen.
Paytem Jane abeslari eta modeloak, Angusek idatziriko Big Jack gaiari zor dio bere goitizena.
Gibson etxeak, Angusen ospea aprobetxatuz, Gibson Angus Young Signature izeneko modeloa kaleratu zuen.
Aurrez esan bezala, 2012ko maiatzaren 16an, Guitar Magazinek eginiko inkesta batean, inoiz izandako australiar gitarjole hoberena izendatu zuten.
Musika ekipoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gitarrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Angusek Gibson SG ezberdinak erabili ditu: Standard, '61 Reissue, Custom SG eta Signature SG. Gutxitan aldatu du hori, baina baditu Telecaster, Gibson Firebird eta Gibson ES-335 gitarrak ere. Youngek Ernie Ball Slinky RPS sokak erabili ohi ditu.
2003an AC/DC bandak jam session bat egin zuen Rolling Stones bandarekin batera eta Angusek Gibson ES-335 bat erabili zuen eta ez SG bat.
Bere Gibson SG-en artean, bat azpimarratu beharra dago: neurrira egin zioten eta inkrustazioak ditu s eran, AC/DCren korronte alternoa irudikatuz.
Hala ere, 1973an 68ko modeloa izan zen erosi zuena eta egun, oraindik badabilki. Lisa Sharkeni eskainitako elkarrizketa batean, lagun batek ekarritako katalogo batean ikusi omen zuen eta ikusi bezain pronto gustatu omen zitzaion. Adarrek liluratu omen zuten eta deabruaren itxura ematen zion gorri dizdiratsu hark, baina, gero, erabilera erraza, pisu arina eta tonua baloratu zituen. [2]
Anplifikadoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Young Marshall: JTM45, JTM50, JMP50 eta Superlead. Nagusia JTM45 bat da eta bai zuzenean eta baita estudio grabaziotan ere erabili ohi du.
Estiloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Argi dago, musikari ospetsu honek, estilo berezia daukala, bai bere janzkeragatik eta baita eszenatokian gauzatu ohi dituen mugimendu gartsu eta basatiengatik ere. Jauzika eta batetik bestera korrika aritzen da kontzertuetan, taldeko kideen bizkar gainera igoaz. Ahatearen ibilkerak ere bere estiloa definitzen du nolabait.
Musikari dagokionez, 50eko rock and rolla eta bluesaren eragina nabarmena da. Honez gain, folk eskoziarraren kutsu bat ere badu. Angusek, gitarra jotzeaz gain, koroak ere egiten ditu hainbatetan, T.N.T. eta Dirty Deeds Done Dirt Cheap abestietan adibidez. Beste batzuetan, bakarko saioak egiten ditu.
Banda AC/DC taldeko abestiak sinpleegiak direla esaten duena ere. 1979an, Atlanta Gazette-ek eginiko elkarrizketan, honako hau erantzun zuen Youngek:
« | Rock and rolla besterik ez da. Gero eta sinpleagoa izan abesti bat, orduan eta hobeto islatzen du kaleko pertsona arrunten bizitza. | » |
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Angus Young bereak eta bi eginaz, 2001
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Angus Young |
- Angus Youtuben
- Angus eta AC/DC Bilbon, 2009an
- AC/DC taldearen webgunea (Ingelesez)
- AC/DC Bilbon izandakoaren kronika El Mundon-2009
- AC/DC Bilbon izandako kronika El Correon