Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Anizeto Olano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anizeto Olano
Bizitza
JaiotzaAltzo1896ko apirilaren 17a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaArgentina1966ko urtarrilaren 3a (69 urte)
Familia
Haurrideak
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Anizeto Olano Galarraga, izengoitiz Amaialde (Altzo, Gipuzkoa, 1896ko apirilaren 17a - Nueva Pompeya, Argentina, 1966ko urtarrilaren 3a) gipuzkoar idazle kaputxinoa izan zen, Miguel Ángel eta Dionisio Olanoren anaia.

Altsasun, Hondarribian, Iruñean, Bartzelonan eta Erroman egin zituen filosofia eta letretako eta zuzenbide kanonikoko ikasketak. Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, Bordele ondoko Bègles herrira joan zen, erbesteratua. 1940an Argentinara jo zuen. Yakintza, Zeruko Argia, RIEV, Euzko Deya eta Eusko Ikaskuntzako Ameriketako Institutuko buletinetan eman zituen argitara lan aipagarrienak. Olanorenak dira Filosofía vasca liburua (1934), eta Lucha de idiomas en Euzkadi y en Europa (1935), B. Etxegarairekin, Aitzolekin eta E. Landetarekin egindako lana.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]