Ansur Fernandez
Itxura
Ansur Fernandez | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | 915 (egutegi gregorianoa) | ||
Heriotza | 947 (31/32 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Fernando Ansúrez I | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | buruzagi militarra |
Asur Fernandez edo Ansur Fernandez, lehendabiziko Monzongo kondea (943 - ?) eta Gaztela eta Arabako kondea (944 – 945) zen.
Fernando Ansurez eta Muniadonaren semea zen. Monzongo konderriak Fernán Gonzálezen lurraldeekin sarritan izan zituen auziak. Horrexegatik, 941ean Leonen Ramiro II.aren gortean zegoela, Ansur Fernandezek erregeari lagundu zion Gaztela eta Saldaña kondeen matxinadaren aurka. 944an, erregeak Fernán González mendean hartu zuenean, Ansur Fernandez Gaztela eta Arabako kondea izendatu zuen.
Baina titulua ez zion luzaroko iraun, hurrengo urtean, Fernan Gonzalezek erregearen laguntasuna eta tituluak berreskuratu zituelako.