Antigona
Antigona | |
---|---|
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Familia | |
Aita | Edipo |
Ama | Jokasta |
Anai-arrebak | Polinizes, Eteokles eta Ismene |
Antigona[1] (antzinako grezieraz: Ἀντιγόνη) greziar mitologian, Edipo eta bere ama zen Jokastaren alaba izan zen[2].
Mitoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antigona pertsonaia mitologikoa da eta Sofoklesek bere tragedia baten bidez azaltzen du Antigonaren kondaira, baita politikaren, moralaren eta legeen inguruko hausnarketarako tarte zabal eskaini ere.
Edipok, hiltzean, bere bi semeei utzi zien Tebaseko erregetza, lan hori txandaka burutu zezaten. Eteoklesek, ordea, ez zion Polinizesi tronua jaregin nahi izan, eta Polinizes beste printzerri batzuekin batu zen Tebas erasotzeko. Gudan, anaia biek elkar hil zuten eta beraien osaba, Ediporen anaia Kreonte aginteratu zen. Honek, Eteoklesi hildakoek merezi ohoreak eskaini zizkion Tebasen defentsan hil izanagatik eta Polinizesen gorpua lurperatu gabe piztien jan bihurtu zedin agindu zuen, hori ez betetzea heriotzarekin zigortuz.
Antigonak, Ismene ahizpak ez bezala, anaiaren gorpuari beharrezko erritualak egin zizkion, zetorkion zigorraren jakitun. Tiresias igarleak Antigona ez hiltzea aholkatu zion Kreonteri, honek bere hurkoentzako zorigaitza ekarriko ziola esanaz. Hala ere, bizirik lurperatu zuten koba batean janari apur batekin, baina urkatu egin zen gosez hil aurretik. Hori ikustean, bere ezkongai Hemonek, Kreonteren semeak, bere burua hil zuen eta hori jakitean bere ama Euridizek ere bai.
Kreontek, honela, bere burugogorkeriagatik semea eta emaztea hilik ikusi dituelarik, Tebaseko nagusien koruak eginiko aholkua entzun behar izan zuen: "Askogatik, zuhurtzia da zoriontasunaren oinarria".
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak. .
- ↑ Graves, Robert. (1960). The Greek Myths. 2 Londres: Penguin Books, 380 or. OCLC .633629325.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |