Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Arantzazko koroa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kristo arantzazko koroarekin Altsaziako eliza batean.

Arantzazko koroa Jesusen Nekaldia gogora ekartzen duen sinbolo kristaua da. Joanen (19: 2, 5), Markoren (15:17) eta Mateoren (27:29) Ebanjelioetan aipatzen da.

Ebanjelioen arabera, soldadu erromatarrek Jesusi buruan jarri zioten nekaldi edo pasioan. Funtzio bikoitza zuen: Jesus umiliatzea (juduen errege koroatuz, trufa egiteko, koroa izanik erregetzaren ikonoa) eta oinazea eta mina eragitea arantzekin.

Parisen gordetzen den erlikia.

Koroaren erlikiak edo haren arantzenak estimatuak eta gordeak izan dira tradizio kristauetan. Parisen gordetzen da ospe handiena duena: Konstantinoplan omen zeogen, baina han, X. mendean, inperioaren krisi ekonomikoa zela eta, Veneziako merkatari batzuen eskuetara pasatu omen zen, eta hauek monarkia frantsesari saldu zioten. Frantziako Luis IX.ak Sainte Chapelle eraiki zuen XIII. mendean, erlikia gurtzeko[1]. Frantziako Iraultzan Frantziako Liburutegi Nazionalera aldatu zut en. 1801ean, Eliza Katolikoarekiko Konkordatuak zehaztu zuen koroa Elizaren jabetza zela, eta Notre Dame katedralera igaro zen[2].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Sipse, Redacción. (2014-03-21). «Veneran en París la corona de espinas de Cristo» sipse.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-12).
  2. (Gaztelaniaz) «Católicos en Francia veneran la Santa Corona de Espinas en la Catedral de Notre Dame de París» Gaudium Press Español 2014-04-13 (Noiz kontsultatua: 2021-02-12).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]