Areka
Areka[1] kale eta bideetako euri-urak jaso eta bideratzen dituen ubidexka da. Horrela, euri-urak sor ditzakeen kalteak, putzuak edo uholdeak ekiditen ditu. Maiz, bide-bazterrean alde banatara izaten dira, batez ere errepide eta autobideetan, baina erdian edo alde bakarrean ere izan daitezke.
Arekak garbi egon behar du, bere funtzioa bete dezan. Arekan hondakinak pilatzen badira, ura ezin da ibili. Beste aukera bat da hondakinak urak eramatea eta hustubideak buxatzea. Bide publikoen mantentze-lanak oso garestiak dira, baina lehentasun osoz eta etenik gabe egin behar dira; betebehar horiek betetzen ez direnean, arazoak pilatzen dira eta hiriaren egoera nabarmen txartzen da.
Zintarria dagoenean, areka galtzadaren eta espaloiaren arteko koxkari esker lortzen da. Eraikitzeko material ugari erabil daiteke, hala nola zementua (bertan egina ala aurrefabrikatua), harria edo lurra bera.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasiera batean gotorlekuetan arekak lubaki lehortu batean ura biltzeko erabiltzen zen. Ondoren erabilera errepideetara hedatu zen eta, oro har, helburu horri zuzendutako ubidexka edo erretenentzako[2].
Aurreki mendeetan, herrietako kaleetan estolderia ez zegoenean ur zikinak kudeatzeko, karkabak edo erretenak erabiltzen ziren horreterako. Hauen funtzionamenduaren eta mantentzearen erantzukizuna tokiko gobernuaren eta biztanleen artean elkarbanatzen zen.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Areka ageri da erdarazko cuneta hitzaren ordain EHUko arkitektura hiztegian, Zehazki hiztegian eta Euskalterm webgunean (kontsulta: 2021-03-14)
- ↑ (Gaztelaniaz)Diccionario militar, etimológico, histórico, tecnológico ..., José Almirante, 1838
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |