Armada talde
Armada taldea bi armada gorputz edo gehiagok osatzen duten unitate militar bat da. Armada gorputz horiek, elkarrekin eta agintari bakarraren agintepean lan egiten dute.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Armada talde bat, armada batean era daitekeen unitaterik handiena da. Armada talde bat osatzen duten soldaduen kopurua, 40.000 eta 200.000 artean dago, infanteria, uretako infanteria, hegazkinetakoak eta gainontzeko gorputz laguntzaileen artean.
Armada taldea, existitzen direnean, teniente jeneral, kanpo mariskaledo baita dibisioko jeneral baten agintepean egoten dira. Ez dago ondo definiturik, ez baita batere erraza armada talde bat eratzea. Kontuan hartu behar da, Espainiako Indar Armatuak bezalako tamaina ertaineko armada batean, ezta hiru armadetako soldadu guztiak eta euren Estatu Gorenak batuta ere, ez liraketela nahikoa izango tamaina ertaineko armada talde bat osatzeko. Arrazoi honegatik, unitate teorikoa da, benetakoa baino gehiago, akademia militarretan, aurrekontuetan eta indar zabalkuntzan baino gehiago kontuan harturik.
XXI. mendearen hasieran, joera, unitate handiak desagertaraztea izaki, armada taldeak desagertzen doaz, baita horren azpitik dauden beste batzuk ere, dibisioa, adibidez. Joera, orain, armada brigadatan antolatzea da
BBC britainiar irrati-telebistaren arabera, ez dago beste lanbideetako beste karguetan beste aginterik, bizi edo hil ardura handiagoa duenik, armada talde baten agintea duen ofiziala baino.
Armada talde ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Wehrmachteko Iparraldeko Armada Taldea, Hegoaldeko Armada Taldea eta Erdialdeko Armada Taldea. Hauek, 1941. urtean, Bizargorri Operazioaren ardura eraman zuten, historiako inbasiorik handiena, Alemaniako eta beste nazio batzuetako 3.000.000 soldadu batu baitzituen.