Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Artemio Zarco

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artemio Zarco
Bizitza
JaiotzaDonostia1930eko martxoaren 7a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza2012ko urtarrilaren 3a (81 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, abokatua, zutabegilea eta kazetaria

Artemio Zarco Apaolaza (Donostia, Gipuzkoa, 1930eko martxoaren 7a - ibidem., 2012ko urtarrilaren 3a[1] ) euskal abokatu, idazle eta zutabegilea izan zen.

1930ean Donostian jaio zen eta zazpi urte zituela Gernikako bonbardaketa jasan zuen. Aita gudari Anarkista zuen eta Gudan hil zen. Familiarekin Bordelera erbesteratu ziren, baina han kontzentrazio-esparru batean sartu zituzten. 1939an Donostiara itzuli ziren Nazien okupaziotik ihesi

Zuzenbide lizentziatura lortu eta 1954an abokatu hasi zen lanean. Preso antifrankisten abokatu izan zen eta 1965ean Gipuzkoako Gobernadore zibilak ez zion utzi probintziako Abokatuen kolegiko zuzendari izaten.

1968an, Melitón Manzanas hil osteko salbuespen-egoeran, hilabetez Martuteneko espetxean sartu zuten. Askatu zutenean, lau hilabeterako Albarracinera bidali zuten.

1970 Burgosko prozesuko abokatu taldeko kidea izan zen eta Antton Karrera defendatu zuen.

Garan 2000. urtertik zutabegilea zen. "Zazpika" Astekarian 632 "Satiricón" zutabe idatzi zituen. Baina 2011ko martxotik aurrera Iritzia sailean idazten hasi zen.

Bere zaletasun ezagunenak Musika klasikoa, operak eta Naïf margolanak ziren. Raquel Martinez de Ubago eta Juan Kruz Unzurrunzagarekin batera Donostiako Altxerri Galeria ireki zuen. Bertan, Eduardo Chillida eta Bixente Ameztoiren lanak jarri zituzten erakusgai.

Zortzi liburu idatzi ditu eta azkena 2007an:

  • De fusliamientos y clérigos al modo rabelesiano (1978).
  • A la mayor gloria de Dios (1983).
  • Doña Leona y sus abogados (1991).
  • Los regocijos de la carne (1991).
  • Cuentos orientales y crónicas occidentales (2000).
  • Odiarás a tu enemigo (2001).
  • Satiricón (2005).
  • Ese final que os acecha (2007).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Fallece Artemio Zarco. Gara.net 2012-1-4 (Noiz kontsultatua: 2012-1-6).

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]