Artois
Artois | |||
---|---|---|---|
Ez da estatua | |||
| |||
Hiriburua | Arras | ||
Hiri nagusiak | Saint-Omer, Lens, Béthune | ||
Administrazioa | Pas-de-Calais departamentua, Frantzia | ||
Eremua | 4911 km² | ||
Biztanleria | 1100000 inguru | ||
Administrazioa | Pas-de-Calais departamentua, Frantzia | ||
Dirua | Euroa | ||
Herritarra | |||
Hizkuntza(k) | Frantsesa, pikardiera | ||
Artois[1][2] (frantsesez: Artois; nederlanderaz: Artesië) Frantziako eskualde historikoa da, gaur egun Pas-de-Calais departamendua osatzen duena. Guztira 4.911 kilometro koadroko azalera eta, egun, miloi bat biztanle inguru ditu. Eskualdeko hiri nagusiak Arras, Saint-Omer, Lens eta Béthune dira.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aro kristauaren hasieran zelta atrebatek hartua, frankoen eskuetan erori zen V. mendean. Jatorrizko konderri feudala bazen ere, Flandriako konderriarekin bat egin zuen. 1180an Elisabet Hainautekoaren ezkonsari moduan Frantziako Erresumarekin bat egin zuen, 1237an berriro konderri independente izateko, Roberto I.a Artoiskoaren esku. Oinordetzaren bitartez, 1384tik aurrera, Borgoinako dukeek agindupean izan zuten eskualdea, eta 1493an habsburgotarren eskuetara igaro zen. XVI. mendetik aurrera Espainiako koroaren gutiziari aurre egin zion. 1659an, Pirinioetako Hitzarmena sinatu ondoren, Frantziako koroak betiko hartu zuen. Bertokoek, nahiz eta frantsesdunak izan, eskualdea beti Herbehereetako zatitzat jotzen zuten. Lehen Mundu Gerran gudu latz ugari izan ziren bertan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016/03/24 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Frantziako eskualde historikoak | ||
---|---|---|
Alsazia • Angoumois • Anjou • Artois • Aunis • Auvernia • Beaujolais • Berry • Bearno • Borboierria • Borgoina • Bretainia • Champagne • Comtat Venaissin • Dofinerria • Flandriako konderria • Foix • Forez • Franche-Comté • Gaskoinia • Guiena • Frantziako Uhartea • Hainauteko konderria • Korsika • Languedoc • Landau • Limousin • Lorrena • Lyonerria • Maine • Marche • Nafarroa Beherea • Nivernais • Normandia • Orleanerria • Pertxe • Pikardia • Poitou • Proventza • Roussillon • Saintonge • Turena • Trois-Évêchés |
Artikulu hau Frantziako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |