Asterio (comes Hispanorum)
Asterio (comes Hispanorum) | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Madril, ? | ||
Herrialdea | Antzinako Erroma | ||
Heriotza | Roman Hispania (en) , 420(e)ko hamarkada ( urte) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | ofizierra |
Asterio (latinez: Asterius; fl. 416-443) hispano-erromatar militarra izan zen.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]416 eta 418 arteko kanpainetan Waliak barbaroak menderatu ondoren, garaitutako alano eta silingoak, Miño ibaiaren iparraldean, Gallaeciako kostaldean kokaturiko asdingoen artean babestu ziren. Bandaloak, indartuak eta populazio berriak hornitzeko lurralde berrien beharra zutenak, hegoalderantz hedatu ziren, eta euren bizilagun sueboak blokeatu zituzten Nervasos mendietan (419).
419an, Asterio, comes Hispanorum bezala bidali zuten erromatar armada boteretsu batekin, barbaroek Hispanian okupatutako lurraldeak berreskuratzeko eta Maximoren bigarren matxinada amaitzeko.
Fronton izeneko presbiteroak Asterioren zenbait senideei priszilianismoa leporatzen die 419 eta 420 urteen artean, eta hau Tarracora joan behar izan zen akusazioen kontra bereak defendatzera.
420an Tarracon zegoen, non bere pretorio ezarri zuen eta bere tropak Gallaeciako kanpaina militarra hasi aurretik kontzentratu zituen. Asterioren aurrerapenaren aurrean, bandaloak hegoalderantz atzera egin behar izan zuten eta Maurocellus bikarioak, beste armada baten buru zena, Bracara Augustan atzeman zituen.
420an, Asteriok bandalo asdingoek suebo armadaren aurkako Nervasos mendietan ezartzen zuten blokeoa altxatzera behartu zituen, baina ezin izan zuen gehiengoak Betikara ihes egitea eragotzi.[2]
421ean, Konstantzio III.ak Asterio Ravennara deitu zuen. Bertan patrizio eta magister militum izendatu zuten.[3][4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Jones, Arnold Hugh Martin; Martindale, J.R.; Morris, J.. (1980). The Prosopography of the Late Roman Empire, Vol. 2, AD 395-527. Cambridge University Press, 756-758 or. ISBN 9780521201599..
- ↑ Hidazio, Chronicon, 74
- ↑ Arce (2004), Bárbaros y romanos en Hispania, 400-507 A.D, 112. orr.
- ↑ Gil, M.E. (2000), Barbari ad Pacem Incundam Conversi. El Año 411 en Hispania, 83. orr.