Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Atzeko trakzio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Atzeko trakzio sistemaren oinarrizko sistema:
A: motorra
B: gurpilak

Atzeko trakzioa (ingelesezko laburdura "RWD", Rear-Wheel Drive), ibilgailuetan motorraren indar-parearen mugimendua atzeko gurpilen ardatzera transmititzen den sistema da.

Usadioz, bi gurpil baina gehiagoko lehenbiziko ibilgailu autopropultsatuek erabilitako sistema izan zen, bere sinpletasunaz gain, bereziki aurreko gurpilak ibilgailuaren norantza kontrolatzeko erabiltzen direlako. Hamarkada luzez auto eta kamioietan oso erabilia izan zen, gaur egun luxuzko eta potentzia handiko zenbait auto modeloek eta 1 Formulako autoek erabiltzen dute.

Gaur egungo aurreko trakziodun ibilgailuek zeharkako motorra daukate, aldiz, atzeko edo lau gurpiletako trakziodun ibilgailuek luzetarako motorra.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]