Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Axoi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Axoia

Axoia, neuronaren luzapena da, hari formakoa. Alde batean, neuronaren gorputzarekin lotzen da. Bestean berriz, hainbat "adarretan" banatzen da, amaierako axoia deritzenetan. Hauen bidez, beste neurona batetako dendritekin bat egiten du, sinapsi bat eratuz.

Diametro txikikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek, Golgi neuronak II. barietatea ere deituak, oso laburrak dira, eta, neuronaren gorputzetik irten bezain pronto amaitzen dira. Barietate honetako axoiek, ez dute mielina geruzarik izaten.

Diametro handikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek, Golgi neuronak I. barietatea ere deituak direnak, luzeak dira, eta euren neurria, metro bete edo gehiagokoa izan daiteke. Diametro txikikoek ez bezala, hauek badute mielina geruza. Aldika-aldika, axoiaren luzera osoan zehar, eta Ranvierren nodoek bananduz, mielina geruza egoten da, Schwannen zelularen inguruan espiralean bildua. Mielina hau, ezinbesteko da neurri honetako neuronetan zehar nerbio bulkada arinago joan dadin.

Axoiek, euren sorrera, neuronaren gorputzean izaten dute, axoi eminentzia izeneko toki berezi batean. Batzuetan, dendritetatik ere abiatzen dira. Axoi eminentziak eta axoiak berak, neuronaren beste zatiekiko duten ezberdintasuna zera da: Ez dutela erretikulu endoplasmatiko zimurrik, ez erribosoma askerik ezta Golgiren aparaturik ere.

Axoiarekin zerikusia duten beste hitz batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi funtzio ditu axoiak: Lehena, organuluak eta sustantziak garraiatzea, eta, bigarrena, nerbio-bulkada gidatzea.

Organulo eta sustantzien garraioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Organulo, entzima, makromolekula eta metabolitoen garraioa, axoplasmari dagokio, eta mikrohodiek zuzenki parte hartzen dute lan honetan. Axoplasma bidezko garraioa, ezinbestekoa da axoia eta hauekin erlazionatuta dauden zelulak mantentzeko. Baita perikarionera, axoiaren funtzioa erregulatzen duten faktore erregulatzaileak hel daitezen.

Bi norantzatan gerta daiteke:

  • Garraio zentrifugoa: Neuronaren gorputzetik telodedronera doana da
  • Garraio zentripetoa: Amaierako botoietatik neuronaren gorputzera doana da.

Garraioaren abiada

  • Jario motela, minutuko 0,5 mikrometrokoa. Abiada honetan, axoiaren zitohezurdura osatzen duten proteina azpiunitateak bezalako molekula agregatuak doaz.
  • Jario azkar zentrifugoa. 300 mikrometro minutuko abiadan joaten dira organuluak kasu honetan. Kinesina molekula, hartzaile bati batuta, ATPren bizkar, perikarionean kokaturiko mikrohodiaren mutur negatibotik, honen mutur positibora joaten da.
  • Jario azkar zentripetoa. Kasu honetan, abiada, 200 mikrometro minutukoa da. Mintzdun bexikak, amaierako botoietatik perikarionera garraiatuak izaten dira. Dineina zitoplasmatikoaren molekula, garraiaturiko organuluaren hartzaile bati erantsita, tubulinarekin elkarreraginez, eta ATPren bizkar, axoiaren amaieran dagoen mutur positibotik, axoiaren mutur negatiboraino joaten da.

Nerbio bulkada gidatzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Funtzio hau, sinapsi bidez gertatzen da. Sinapsian, ohi, neurona baten axoiaren amaierak, beste baten gorputzeko dendritekin bat egiten du, neuroigorleen bidez. Nerbio bulkada, mielinadun neuronetan zehar, jauzika joaten da, mielina geruzak eta Ranvierren nodoak igaroz. Sodioak eta potasioak, zerikusi handia dute funtzio honetan.

Nerbio bulkadaren lehen neurketa, Hermann von Helmholtzi eman izan zaio. Zientzialari honek, 1853an, 27,25 m/s batez besteko balioa finkatu zuen.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]