Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Béatrice Molle

Wikipedia, Entziklopedia askea
Béatrice Molle
Bizitza
JaiotzaHendaia1956ko urtarrilaren 1a (68 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Familia
Ezkontidea(k)Ximun Haran
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
gaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta bakezalea

Béatrice Molle (Hendaia,[1] 1956ko urtarrilaren 1a) euskal kazetaria da. Béatrice Molle-Haran bezala ere ezaguna da (Ximun Haranen alarguna delako[2]). 2016ko abenduaren 16ean, Luhusoko bere etxean, Bakearen Artisauek ETAren armen deuseztapena abiatu zuten.[3]

12 urterekin ama galdu zuen; aita, Hendaiako Herriko Etxeko axuanta, sindikalista eta sozialista zen, eta frankismoan eta gero ere Hegoaldeko errefuxiatuei laguntza ematen ibili zen. Béatricek euskal abertzaletzat du bere burua, eta 16 urterekin lehen gose greba egin zuen Hendaiako elizan. 80ko hamarkadan bera ere errefuxiatuen aldeko mugimenduan ibili zen. 90eko hamarkadan, berriz, ETA-ren jarduera gaitzetsi zuen.[1]

Ibilbide profesionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mollek komunikabide askotan lan egin du: EITB, La Semaine du Pays Basque, Le Journal du Pays Basque, Mediabask...[3] Luhusoko operazioa gertatu zenean azken komunikabide honetan ari zen.[4]

Luhusoko operazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Molleren etxean armak desgaitzeko muntatutako tresnak.

ETA-ren armak suntsitzeko planaren berri izan zuenean, Mollek bere etxea eskaini zien Bakearen Artisauei (artean ez zuten izen hau erabiltzen, haien buruak "gizarte zibilaren ordezkari" izendatuz) operazioa burutu ahal izateko.[5] Orduan, eta operazioaren ondorenetan ere, Ximun senar defuntuak horrela nahiko zukeela aipatu zuen.[1] 2016ko abenduaren 15ean etxearen zati bat alokatu zion Jean Nöel Etxeberri Txetx-i. Biharamunean, leku horretan, Artisauak prezintatuko arma kaxak ekartzen, irekitzen, desmuntatzen eta desgaitzen (ez suntsitzen[5]) hasi ziren, polizia etxean sartu eta atxilotu zituen arte. Molle Mixel Berhokoirigoinekin batera atxilotu zuten, Kanbotik Luhusora hau kotxez eramaten ari zela.[3] Haiekin batera Txetx Etxeberri, Mizel Bergouignan eta Stephane Etxegarai atxilotu zituzten. Molle bost eguneko atxiloaldiaren ostean aske utzi zuten, justiziaren kontrolpean,[6] eta beste kideak ere handik gutxira, elkartasun manifestaldi handien artean.[7] Operazio hau 2017ko apirilaren 8ko armagabetze-eguna| burutuko zen armagabetze orokorraren aurrekari zuzena izan zen.[8]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c «Ahomentan» www.berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-08).
  2. (Gaztelaniaz) «El pueblo de Ximun Haran, fundador del PNV de Iparralde» El Diario Vasco 2017-03-26 (Noiz kontsultatua: 2020-01-08).
  3. a b c Egaña, Iñaki,. El desarme : la vía vasca. (Primera edición de Txalaparta, Gara, MEdiabask. argitaraldia) ISBN 978-84-17065-32-4. PMC 1039597995. (Noiz kontsultatua: 2020-01-08).
  4. Mediabaskeko lankideen prentsa oharra. (Noiz kontsultatua: 2020ko urtarrilaren 8a).
  5. a b «‘Atxiloketen egunean oso lasai geunden, denok uste genuelako zilegia zela’» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-08).
  6. Berria. «Beatrice Molle. (Hendaia, Lapurdi, 1956)» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-01-08).
  7. (Frantsesez) Armes d’ETA : les cinq personnes interpellées mises en examen. 2016-12-20 (Noiz kontsultatua: 2020-01-08).
  8. ARGIA. (2017-03-17). «Apirilaren 8an ETAren armagabetze zibila iragarri dute» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-01-08).