Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Baffin (uhartea)

Koordenatuak: 69°N 72°W / 69°N 72°W / 69; -72
Wikipedia, Entziklopedia askea
Baffin (uhartea)
Datu orokorrak
Mendirik altuenaMount Odin (en) Itzuli
Garaiera2.147 m
Motauharte
Luzera1.600 km
Zabalera700 km
Azalera507.451 km²
EponimoaWilliam Baffin
Geografia
Map
Koordenatuak69°N 72°W / 69°N 72°W / 69; -72
UTC orduaUTC−04:00
Honen parte daUhartedi Artikoa
Estatu burujabe Kanada
Territory of Canada Nunavut
Ur-gorputzaOzeano Artikoa
Leku geografikoaUhartedi Artikoa

Baffin[1] (Inuktituteraz Qikiqtaaluk, islandiera zaharrez Helluland "harri leunaren lurra"), Kanadako uhartedi artikoko uhartea da, Nunavut lurraldean kokatua. Kanadako uharterik handiena da eta munduko bosgarrena, 507 451 Km² azalerarekin.

Duela 4500 urte inguru iritsi ziren gizakiak lehen aldiz inguru honetara, baina atzeman izan diren aztarna zaharrenak K.A 2400 urtekoak dira eta Cape Dorset-en, hego-mendebaldean aurkitu dituzte. Izen horrek Dorset kulturari eman izan dio izena, baina hauen aurretik Pre-Dorset izenarekin ezaguna den Paleo-Eskimo kultura anitz batek Bering itsasartetik mendebalderantz migratu zuenlaeta inguru honetaraino iritsi zela uste da. [2] Ebidentziek iradokitzen dute Pre-Dorset kultura sasioaren araberako nomada zela, asentamenduen artean mugitzen zela baliabideak aprobetxatzeko.

Dorset kultura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pre-Dorset kulturari Dorset kulturak jarraitu zion duela 2800 urte inguru. Pre-Dorset eta Dorset kulturen arteko desberdintasunak teknologia litikoan, artean eta eraikuntza estiloetan daude, eta bata bestearen ondorengo zuzena dela pentsatu izan den arren, harremana ez dago argi. Dorset kulturan, arkua eta gezia ez ziren erabili, bai ordea aurreko zein ondorego kulturetan [3].

Thule kultura eta inuitak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Thule herria, inuit modernoaren arbasoak, Alaskatik Ipar-mendebaldeko Lurraldeetara eta Nunavutetara migratzen hasi ziren 1300. urterako.

Thule kulturak nola ordezkatu zuen Dorset kultura historikoki Baffin uhartean.

Ipar-ekialdetik etorri zen Thule aurrerapenak Dorset kultura ordezkatu zuen Baffin uhartean ere, nahiko ondo datatutako prozesu batean, iparraldetik hegoalderako hedapen batean. Besteak beste, txakurren eta leren erabilpen aurreratuago zuten nonbait Thule kulturakoek.[4] [5]

Inuit herriak dira Thule kulturaren ondorengo zuzenak, eta uharte honetan ere bizi ziren. Herri semi-nomadikoa ziren eta hortaz uhartea ondo ezagutu arren,[6] ez zuten hemen edo beste toki batzuetan asentamendu jarraiturik egiten, bai ordea, neguko kanpamenduak 100 pertsona artekoak, eta udakoak aldiz, dozena bat edo gutxiagokoak.[7]

19. mendetik, kolonizatzaile europarrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europar ikuspuntutik, Baffin irla Martin Frobisher ingeles nabigatzaileak 1576-ean aurkitu zuen. 1615-1616 aldera, William Baffin itsasgizonak hegoko ur-bazterrak miatu zituen; Hudsoneko itsasartetik ipar-mendebalderantz pasabide bat atzeman nahian. XIX. mendean, Edward Parry esploratzaile artikoak bere omenez uharteari izena eman zion.

20. mendetik, inuit komunitateen modernotzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

20. mendearen 2. zatitik aurrera, inuiten bizitza nomadikoa aldatu egin da eta asentamendu finkoetan berrantolatu da kultura hau Kanada iparraldean, bereziki Nunavut esaten duten eskualdean. Herrietan finkatze hau behartua izan zen kasu batzuetan, baina azkenean auto-gobernu gaitasuna, azpiegitura sozial modernoak eta biziraupena ziurtatzeko, inuitek ere bat egin dute asentamenduekin.[8]

Baffin Uhartearen kostaldea

Hudson itsasarteak Baffin irla eta Quebec bereizten ditu hegoaldean. Davis itsasarteak (mendebaldean) eta Baffin itsasoa (ekialdean) uhartea inguratzen dute. Mendebaldean eta iparrean, Fox arroa, Boothiako golkoa eta Lancaster itsasarteak, Baffin uhartea gainerateko artiar uharteditik bereizten dute.

Mendikate Artikoa irlaren eki-kostaldean zabaltzen da. Gailur gorenak 2156 m-ko altuera du: Buru xuria izendatua da. Hegoan, Halleko penintsula eremu ordokiagoa da. Ipar-mendebaldean, Borden eta Brodeureko penintsulak bi lautada sortzen dituzte, aran-ibaiez gaindituak. Foxeko penintsulak (hego-mendebaldean) oso patartsuagoa da. Uhartearen erdi-mendebaldean, zelai handi bat laku eta errekaz estalita iparretik hegora zabaltzen da. Foxe-ko arrotik (mendebaldean) mendikateraino (ekialdean) altuera mailaka igotzen da. Fjord ainitzek irlaren kostaldea zulatzen dute, ekialdean bereziki.

Glaziare batzuk Baffin uhartea estaltzen dute. Baffineko itsasadarrean eta Davis itsasartean udan itsasoz ibiltzen ahal bada, Foxeko arroa izotzaldiez betea da urte osoan.

Baffin uharteko asentamendu biztanledunak.

Baffineko irlak 11.000 biztanle gutxi gora bera ditu bakarrik. Uharteak munduko dentsitaterik ahulunetariko bat du 0,02 bizt/km²-karekin, baina Nunavuteko biztanleriaren erdia hor kokatzen da. Iqaluit (Frobisher Bay da bere izen zaharra), Nunavuteko kapitala, irlaren hegoan dago. Biztanleriaren %85-ak inuit dira.

Herri iraunkor gutti daude, denak kostaldean:

XIX eta XX. mendean, uhartea balear ehizaren industrian espezializatua zen. Gaur egun, aktibitate garrantzitsuenak, meategien esplotazioa, turismoa eta arrantza dira.

Baffin uharteak zenbait parke nazional ditu, 1972-an Auyuittuq-ko parke nazionala sortu zuten bezala adibidez eki-kostaldean. Parke hau artiar gurbil polarioaren barnean dagoen zaharrena da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
  2. (Ingelesez) «Dorset DNA: Genes Trace the Tale of the Arctic's Long-Gone 'Hobbits'» NBC News.
  3. (Ingelesez) Houmard, Claire. (2018-01-01). «Cultural Continuity from Pre-Dorset to Dorset in the Eastern Canadian Arctic Highlighted by Bone Technology and Typology» Arctic Anthropology 55 (1): 24–47.  doi:10.3368/aa.55.1.24. ISSN 0066-6939..
  4. (Ingelesez) «Arctic Peoples: History of the Dorset and Thule Peoples» resources.arctickingdom.com (Noiz kontsultatua: 2023-09-28).
  5. (Ingelesez) Morey, Darcy F.; Aaris-Sørensen, Kim. (2002-01-01). «Paleoeskimo Dogs of the Eastern Arctic» ARCTIC 55 (1): 44–56.  doi:10.14430/arctic689. ISSN 1923-1245. (Noiz kontsultatua: 2023-09-28).
  6. Darren, Keith. (2005). (PDF) Inuit Qaujimaningit Nanurnut / Inuit Knowledge of Polar Bears. Gjoa Haven Hunters’ and Trappers’ Organization and CCI Press.
  7. (Ingelesez) «Inuit» www.thecanadianencyclopedia.ca (Noiz kontsultatua: 2023-09-27).
  8. (Ingelesez) «Inuit» www.thecanadianencyclopedia.ca (Noiz kontsultatua: 2023-09-27).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]