Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Baso-sute

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

San Bernardinoko mendietan gertatutako basoko sutea, Kalifornian

Baso-suteak landare ugariko gune naturaletan gertatzen diren suteak dira, gizakiaren eraginez edo berez sortuak.

Baldintzak eta kausak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kausa ez izanik ere, landaredia lehorra da baso-suteen agerpen eta zabalpena errazten duen faktore garrantzitsuena. Eguzkiaren berotasunak eta inguruko hezetasun faltak, lurzoruaren eta bertako landareen deshidratazioa eragiten du. Izan ere, lurraren hezetasuna biziki apala denean (%30 inguru edo gutxiago denean), landareak ez dira gai lurretik ura hartzeko. Honen ondorioz, pixkanaka-pixkanaka lehortuz joango dira.

Hezetasunak konbustioa zailtzen duenez, landaredia lehorrak eta airean hezetasun gutxi egoteak sute-arriskua nabarmen handitzen du. Gainera, lehortze prozesuan diren landareek etilenoa askatzen dute atmosferara, produktu sukorra berau. Horren ondorioz, inguratzen duen airea suharbera bihurtzen da erraz, eta suteen arriskua biderkatu egiten da. Baldintza hauei tenperatura altuak eta haize bortitzak gehitzen baldin badizkiogu, txinparta sinple batek sute bat eragiteko probabilitatea oso handia izango da.

Baldintzak nolanahikoak izanagatik, sute bat gertatzeko hasierako txinparta edo tenperatura bereziki altua duen toki bat behar da. Tximistak eta sumendiak izan ohi dira kausa naturalak, baina gizakiaren ondorioz hainbat su-iturri berri agertu dira (zigarrokinak, kristalezko lenteak, gailu elektrikoak, mendian sukaldatzea, baso garbiketak...). Zenbait kasutan, gainera, sute horiek nahita sortutakoak ere izan daitezke.

Sute baten faseak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sute batek hiru fase ezberdin ditu: hasiera, hedakuntza eta itzaltzea.[1]

Bitterrooteko parke nazionaleko sutea (AEB)

Sute baten hasiera berotasun handiko puntu baten inguruan sorturiko sugarrak berez itzali ordez hazi egiten direnean gertatzen da. Sua hasteko materia organikoak bere sugar-puntua gainditu behar du (egurrarentzat 300 eta 400 °C artean egon ohi da, baina apalagoa izan daiteke hosto eta landare belarkarentzat).

Atmosferak, jakina, ez ditu tenperatura altu horiek berez hartzen eta ezohiko elementu baten ondorio dira. Basoko sute asko kausa naturalek eragindakoak dira, esaterako, tximista baten eraginez sortutakoak. Hala ere, gaur egungo sute gehienak gizakiak eragindakoak dira, zuhurgabetasun bat dela eta sorturikoak, edota kontrakoa, apropos eragindakoak.

Hedapena hasierako su garrek indarra hartu eta inguruko landaredia erretzen hasten denean gertatzen da, berehala gelditzen ez den prozesu batean. Hedapen hori gertazeko baldintza jakin batzuk gertatu behar dira, lehortasuna, landaredia ugaria, eta abar. Hain zuzen, suteak, normalean, bero egiten duen eta klima lehorrak dituzten tokietan ematen dira, mediterraneoan adibidez, sutea hedatzeko baldintza onak diren tokietan. Gainera, badaude zuhaitzak, pinua esaterako, zeinen izerdiak sua elikatzen baitu, eta honek sutea gehiago eta azkarrago zabaltzen laguntzen du. Haizeak ere sutearen hedapenean laguntzen du, garrak zabaltzeaz gain airearen oxigenoa berritzen baitu.

Suaren zabalkuntza edo hedatzea, egoera atmosferikoaren, gertatzen den tokiaren topografiaren eta horren landaretzaren araberakoa izango da. Sutearen hedakuntza eta landaretza kontuan hartuta, honela sailkatzen dira suteak:

  • Mendi baxua: sua lurrazaletik hurbil zabaltzen da, basoan dauden sastraka edota hondakin organikoen bidez.
  • Mendi altua: sutea zuhaitzen adaburuetatik zabaltzen da. Sute mota hau, oso arriskutsua da bereziki izaki bizidunentzat, erredurak sor ditzake edota kea arnasteak toxikazioa eragin dezake, zenbait kasutan asfixia eraginez.
  • Brabengatiko zabaltzea: haizeak eta suak eragiten dute akzio horretan, oso ohikoak dira landaretzaren zatiak jaustea. Hauek gehienetan, mugituz joaten dira, askotan oso urrutira arte eta honek sutea hedatzeko aukera handitzen du.

Bukatzeko, desertizazioa edo basamortuak bihurtzen dira zonalde horiek.

Fase honetan suak indarra galtzen du eta errekuntzaren abiadura moteldu egiten da. Hori honako hiru arrazoiengatik gertatzen da:

  • Tenperatura baxua: Errekazioak aurrera jarraitzeko baldintzetako bat inguruko energia da. Ingurune hotzegiak energia gehiegi hartzen du eta erreakzioak ez du jarraitzeko beste energiarik ukango.
  • Errekaria bukatzea: errekuntza gertatzeko beharrezkoa den oxigenoa urria bada erreakzioa moteldu egingo da, guztiz gelditu arte.
  • Erregaia bukatzea: materia organikoa erretzen da baso suteetan. Erregai gehiago ez delarik, edo garrak bertaratu ezin badira, sutea bukatu egingo da.

Sute bat berez itzaltzen ez denean, suhiltzaileek oinarri horiek erabiltzen dituzte sutea itzalarazteko.

Sute baten prebentzioa bi modutan eman daiteke: batetik, basoko suteak gertatzea ekiditen ahalegintzea eta bestetik, haien ondorioak gutxitzea behin sute bat izanda. Honako hauek dira hartu beharreko neurri motak[2]:

  • Gizartea kontzientziatzea: sute asko gizakiak eragindakoak direnez, garrantzitsua da jendea suaren arriskuez ohartarazi eta suari erabilpen egoki bat eman behar zaiola irakastea. Horrela, arrisku egoerak saihestuko dira. Guzti hau egiteko informazio-kanpainak antolatzen dira.
  • Baso-garbiketak: Suteen zabaltzea errazten duten elementuak gutxitzea da gakoa. Badago jendea, basoa edo zonalde hauek garbitzen dituena, esaterako, zuhaitzak, basoko adarrak, lurrean dagoen zikinkeria, etab. Horrela, sute bat badago, zailagoa izango da hau zabaltzea. Askotan prebentzio-sute txiki kontrolatuak egiten dira, gehiegizko landaredia kentzeko, batez ere sasi eta hosto lehorrak.
  • Zainketa eta detekzioa: basoen zainketa indartzea, sute bat gertatzeko arriskuak aurrikusi eta sutea gertatuz gero lehenago antzemateko. Horrela sute bat egonez gero, berriz ere, erraztasun handiagoz itzaliko lukete.

Suteen itzalketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sute baten ondorengo paisaia Alcalá la Real, Jaéngo probintzia, Espainia.

Sute bat berez itzaltzen ez denean, eta batez ere ondorio larriak ekar ditzakeenean, beharrezkoa da berau itzalaraztea. Suteen itzalketaz suhiltzaileak arduratu ohi dira, larrialdia biziki handia edo sutea biziki zabala denean laguntzaileak izan baditzakete ere.

Sute baten itzalketa emateko, suaren triangelua apurtzea da egin beharreko lehenengo gauza[3]. Sua prozesu kimiko bat da, erregai eta errekariaren arteko erreakzio exotermiko bat. Suaren triangelua errekuntza gertatzeko beharrezkoak diren elementuek osatzen dute, eta elementu horietako bat edo gehiago ahulduz gero, sutea moztu egingo da. Horrela sua ez da gehiago zabalduko eta lekuan bertan geldituko da.

Suaren triangelua lehen aipaturiko hiru elementuek osatzen dute: energia termikoa, errekaria eta erregaia. Sua itzaltzeko metodoak hiru elementuen ezabaketan oinarritzen dira.

Beroaren ezabaketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errekuntza prozesua mantentzeko tenperatura jakin bat egon behar du, bestela ez baita erreakzio kimikoa gauzatzen. Honela, tenperatura apaltzea erreakzioa mozteko moduetako bat da. Beroaren ezabaketan, beraz, erreakzio exotermikoarekin bukatzea da helburu nagusia, errekor diren gasen igorpena atzeratuz. Hau soilik sortu daiteke erregaian gai pausatuak deiturikoak aplikatzen badira.

Gehien ezagutzen den produktu pausatua ura da, eta bi eratara erabiltzen da:

  • Modu bortitz batean sutearen gainean jaurtiz.
  • Oraindik sutan ez den erregaiari botaz, hezetasun kopurua handiagoa izan dadin.

Tenperatura apaltzeaz gain, hezetasuna handitu eta erregaia eta errekariaren arteko harremana mozten du urak. Hala ere, prozedura honen erabilera nahiko eskasa izaten da, huraren eskuragarritasuna nahiko urria delako mendietan, batez ere.

Errekariaren itzalketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errekuntza prozesuan bi elementu motak hartzen dute parte: errekariak eta erregaiak. Errekaria oxigenoa da, eta errekuntza geldiarazteko modu eraginkorra da oxigenoaren presentzia moztu edo gutxitzea. Suaren guztizko ezabaketa ezinezkoa da, baina oso eskala txikian burutu daiteke, bi prozeduraren bitartez:

  • Erregaia estaliz: pala baten bidez lurra gainean jaurtiz, itzaltzaileak erabiliz, etab.
  • Erregaia joz: adarrak erabiliz, esaterako.

Erregaiaren ezabaketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Defentsa lerroak eraiki eta hauekin basoko sutea geldiaraz daiteke. Suak erregai berria eskuragarri ez izatea da helburua. Erregai eskuragarririk ezean, sutea berez itzaltzen da.

Eraso metodoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzeneko erasoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sutea bere ertzetatik edo bere oinarritik erasotzea da metodo honen helburu nagusia. Horretarako, hainbat tresna edo metodoren erabilera ematen da: adarrekin sua amatatzen saiatu, pala batekin lurra hartuz eta suaren gainean jaurtiz, edo barnean ura edukitzen duten motxilak erabiliz. Azken metodo hau ez da batere praktikoa, izan ere zaku horiek gehienez 16 litro baino ezin dituzte garraiatu.

Metodo hau modu ez-zuzena baino askoz segurtasun gutxiagokoa da, sutera hurbiltzea eskatzen baitu. Dena den eraso zuzenak baditu bere abantailak ere: baso edo mendi gutxiago erretzen da. Ur nahikoa eta sarbide onak baditu, metodorik onena da, baina adibidez ura bukatzen bada, lehenengo lerroan lan egiten ari direnak arriskuan gertatuko dira. Sua amatatzeko erremintak soilik erabiliko dira, suaren garrek baimentzen badute.

Eraso ez-zuzena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraso mota honetan, helburu nagusia suari aurre egitea da, baina segurtasun distantzia bat mantenduz. Kasu honetan, motozerrarekin, kortaitzurrarekin edo aizkorarekin lan egiteko segurtasun osoa badute soilik egingo da. Metodo honekin, defentsa-lerro bat egiten da eta honek ez dio utziko suari aurrera egiten.

Motouhagen edo suteen aurkako ibilgailuen erabilpenean ureztodi askoren beharra dago. Ureztodiak lurrean jartzerakoan, honako gauza hauek kontuan hartu behar dira:

  • Uraren gainazal eta bonbaren altueraren erabilpena, 6 metro baino txikiagoa izan beharko da.
  • Uraren bultzadan, 10 metrotako desnibel bakoitzeko, atmosfera 1 behar da.
  • Ureztodiaren luzera eta diametroa handiagoa izanez gero, urak erraztasun handiagoz aurrera egingo du.
  • Bultzada bakoitzaren presioa, gutxienez, 2 atmosferetakoa izan beharko da.

Ureztodiak lurrean uzteko orduan, nahiko adi ibili behar da, marruskadura, arrastatzeak eta bestelakoak saihesteko.

Unitate esku-hartzaileak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzalketarako neurriak, orokorrean bi multzotan banatuta daude: lehorreko neurriak eta airetiko neurriak.

Lehorreko neurriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orokorki, neurri mota hauetan hamabi kidetako taldeak osatzen dira. Gainera, taldeak osatzen dituztenak, normalean, lekuaren ezagutza zehatza dute. Suteetan haien parte hartzea oso garrantzitsua da, honako arrazoiengatik batez ere: sute bat amatatzeko orduan duten mugikortasun handia, sutea handitzea ekidinez. Horregatik denbora laburrean egin behar dute lan. Baina, suhiltzaileen beharra ere badago. Hauek, mota askotako erremintekin lan egiten dute: motoponpa ibilgailuak, makineria astuna...

Sute aktibo baten presentzia egonez gero, suaren itzalketa-taldeen lehen zeregina sutearen kontrola da. Sute bat ezin denean gehiago zabaldu edo hedatu, orduan esan daiteke kontrolpean dagoela. Hori lortzeko sutea erregai gutxiko lekuetara bideratzen saiatzen da.

Askotan esaten da hamabiko talde hauek suhiltzaileak baino lan hobea egiten dutela. Batez ere, profesionalki oso ondo kualifikatuta daudelako eta prestakuntza ikaragarria dutelako.

Airetiko neurriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Helikopteroa ura jaurtitzen.

Hauek, basoko suteen kontra egiten dute airetiko borroka baten bidez. Helikopteroak, hegazkin arinak... erabiltzen dituzte. Sutearen intentsitatea edo indarra oso handia bada hartzen dituzte airetiko neurriak.

Neurri horiek elementu hauez osatuak dira: hidrohegazkin eta helikopteroak. Hauek sua itzaltzeko bereziki prestatuak daude. Eta neurri hauek aski ez direnean soilik, indar armatuen laguntza jasotzen dute.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «FASES DE UN INCENDIO FORESTAL - jart2209f9» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).
  2. Larrialdiei Aurregiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza. (2017). Euskal Autonomia Erkidegoko baso suteetarako larrialdi Plan berezia: 2016ko bertsioa. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia ISBN 978-84-457-3415-5. PMC 1123076892. (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).
  3. (PDF) Suteak prebenitzeko ikastaroa. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]