Beat the Devil
Beat the Devil | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1953 |
Izenburua | Beat the Devil |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak, Italia eta Erresuma Batua |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | abenturazko filma, parodiazko filma, ekintza-filma eta krimenezko filma |
Iraupena | 89 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | John Huston |
Gidoigilea(k) | John Huston Truman Capote |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | John Huston |
Konpainia ekoizlea | John and James Woolf Humphrey Bogart |
Edizioa | Ralph Kemplen |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Franco Mannino |
Argazki-zuzendaria | Oswald Morris Robert Capa |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Italia |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Bideoa | YouTube |
Beat the Devil John Hustonek 1953an ekoiztu eta zuzenduriko filma da, Humphrey Bogartek antzeztua. Gidoia Hustonek eta Truman Capotek osatu zuten, izen bereko eleberrian oinarrituta, lauso bada ere; idazlea James Helvick zen, Claud Cockburn zinema kritikariaren izengoitia. Aldez aurretik Peter Viertel eta Tony Veiller gidoilariek saio bat egin zuten egokitzapena lortze aldera. Huston filmaketari ekiteko prest zegoenean, eta lan taldea ordurako Italian bilduta, ez zuen ontzat eman Viertel eta Veillerren lana. Hortxe agertu zen Capote, eta filmatu ahala idazten jardun zuten biek ala biek, nola amaituko zuten jakin barik ere. Emaitzak prozesua igarri zuen, pelikula nahasia baita Beat the Devil. Hainbat akats agerikoak dira: kontraesanak daude istoriaren bilakaeran eta amaiera bortxatua da oso. Hustonen filmen artean sailkatzen zaila da Beat the Devil, ezaugarritzeko aldian-aldian erabili diren etiketak ez baitira ondo egokitzen: thriller-a? komedia? zinema beltza? Zenbait kritikarik gogora ekarri dute Hustonen beraren The Maltese Falcon, eta beronen eta genero honetako pelikulen parodia bat izan daitekeela diote.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lau iruzurti zain daude Italiako herri txikiko kai batean, haien itsasontzia noiz kondondu zain. Asmoa dute Afrikara joateko, uranioa ei duten Keniako hainbat lursail eskuratzeko.
Antzezleak onak dira oso. Tartean dira Humphrey Bogart, Jennifer Jones, Gina Lollobrigida, Robert Morley, Peter Lorre eta Bernard Lee.
Harrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez ikusleek, ez kritikak ez zuten ondo hartu filma, eta Hustonen ibilbidean eten modukoa ekarri zuen. Humphrey Bogart aktoreak ez zuen gustuko lana izan, beharbada dirua kostatu zitzaiolako ere (ekoizleetako bat izan zen). Egun filma jabego publikokoa da, egile eskubideak behar zenean berriztatu ez zituztelako eta eskura da interneten bertan.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Truman Capoteren lanak | ||
---|---|---|
Eleberriak: Summer Crossing • Other Voices, Other Rooms • The Grass Harp • Gosaria Tiffany's-en • Answered Prayers: The Unfinished Novel • The Beautiful and the Damned |
- 1953ko filmak
- John Hustonek zuzendutako filmak
- John Hustonek idatzitako filmak
- Truman Capotek idatzitako filmak
- Humphrey Bogartek antzeztutako filmak
- Jennifer Jonesek antzeztutako filmak
- Gina Lollobrigidak antzeztutako filmak
- Peter Lorrek antzeztutako filmak
- Robert Morleyk antzeztutako filmak
- Marco Tullik antzeztutako filmak
- Bernard Leek antzeztutako filmak
- Saro Urzìek antzeztutako filmak
- Aldo Silvanik antzeztutako filmak
- Mimmo Polik antzeztutako filmak
- Giulio Donninik antzeztutako filmak
- Edward Underdownek antzeztutako filmak
- Ivor Barnardek antzeztutako filmak
- Juan de Landak antzeztutako filmak
- John Hustonek ekoitzitako filmak
- John and James Woolfek ekoitzitako filmak
- Humphrey Bogartek ekoitzitako filmak
- Truman Capoteren lanak
- Erresuma Batuko filmak
- 1950eko hamarkadako abentura filmak