Begi kolore
Begien kolorea irisaren melaninaren kopurua eta hedapenaren araberako genetika ezaugarri bat da.[1] Azken emaitza ondorioztatuko duen hainbat genen prozesu konplexu bat da. Era berean, begiari kolorea ematen dioten irisaren hiru elementuak hiru dira: irisaren epitelioko melanina, irisaren atzealdeko zatiko melanina eta irisaren estroma dentsitatea.[2] Melaninaz gain, prozesuan parte hartzen duen beste elementu bat lipokromoa da. Halaber, prozesuan parte hartzen duten melanina motak bi dira: marroi ilun itxurako eumelanina, eta hori-gorrixka ilun itxurako feomelanina delakoa.[3] Kasu guztietan, baldintza anormalak ez beste, iriseko epitelioaren pigmentua beti eumelanina izaten da,[4] hau kopuru handitan topatu ohi delarik. Modu honetan, begiko koloreen bariazioa irisaren atzealdeko zatiko pigmentua eta estromak bere dentsitatearen arabera zenbat argi bereganatzen duenaren araberakoa da.
Koloreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Berdea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Begi berdeak, ziurrenik, OCA2 eta beste gene batzuen arteko interakzioaren ondorioa da. Siberian jada bazeuden Brontze Aroan[5]. Gaur egun ohikoagoak dira Europako iparralde, erdialde eta mendebaldean[6][7]. Irlanda eta Eskoziako biztanleen %14ak begi marroiak ditu eta %86 inguruk urdin edo berdea[8]. Islandian emakumeen %89k eta gizonezkoen %87k begi berde edo urdinak dituzte[9]. Europar jatorriko estatubatuarren artean begi berdea ohikoagoa da jatorri zelta edo germaniarra dutenen artean. Veronan eta Eslovenian ere oso kolore ohikoa da[10][11].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Gizakiek begi urdinak izatearen arrazoiak. Springer Science Business Media[Betiko hautsitako esteka] (Ingelesez)
- ↑ Begi grisak genetikaren arabera begi urdinen parekoak al dira? - Lucy Southworth, 2010. Teknologia Berrikuntzako Museoa[Betiko hautsitako esteka] (Ingelesez)
- ↑ Albinismoari buruzko informazioa. Lluís Montoliu, 2010. Espainiako Bioteknologia Zentrua (Gaztelaniaz)
- ↑ Gizakien melaninen osaketa. 2010. Estatu Batuetako Medikuntzako Liburutegi Nazionala (Ingelesez)
- ↑ (Ingelesez) Keyser, Christine; Bouakaze, Caroline; Crubézy, Eric; Nikolaev, Valery G.; Montagnon, Daniel; Reis, Tatiana; Ludes, Bertrand. (2009-09-01). «Ancient DNA provides new insights into the history of south Siberian Kurgan people» Human Genetics 126 (3): 395–410. doi: . ISSN 1432-1203. (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).
- ↑ «Eye Color - Blue Eyes Versus Brown Eyes: A Primer on Eye Color» www.eyedoctorguide.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).
- ↑ «Frost: Why Do Europeans Have So Many Hair and Eye Colors?» cogweb.ucla.edu (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).
- ↑ «Why Edinburgh residents are likely to be blue-eyed - Edinburgh Evening News» web.archive.org 2015-09-23 (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).
- ↑ (Ingelesez) Rafnsson, Vilhjalmur; Hrafnkelsson, Jon; Tulinius, Hrafn; Sigurgeirsson, Bardur; Olafsson, Jon H. (2004-08-01). «Risk factors for malignant melanoma in an Icelandic population sample» Preventive Medicine 39 (2): 247–252. doi: . ISSN 0091-7435. (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).
- ↑ Kastelic, Vanja; Pośpiech, Ewelina; Draus-Barini, Jolanta; Branicki, Wojciech; Drobnič, Katja. (2013-8). «Prediction of eye color in the Slovenian population using the IrisPlex SNPs» Croatian Medical Journal 54 (4): 381–386. doi: . ISSN 0353-9504. PMID 23986280. PMC 3760663. (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).
- ↑ Walsh, Susan; Wollstein, Andreas; Liu, Fan; Chakravarthy, Usha; Rahu, Mati; Seland, Johan H.; Soubrane, Gisele; Tomazzoli, Laura et al.. (2012-05). «DNA-based eye colour prediction across Europe with the IrisPlex system» Forensic Science International: Genetics 6 (3): 330–340. doi: . ISSN 1872-4973. (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).