Beja (Portugal)
Beja | |||
---|---|---|---|
Portugalgo udalerria | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Portugal | ||
Portugalgo barrutia | Beja | ||
Posta kodea | 7800 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 38°00′56″N 7°51′55″W / 38.0156°N 7.8653°W | ||
Azalera | 1.146,44 km² | ||
Altuera | 243 m | ||
Mugakideak | Vidigueira, Serpa, Mértola, Castro Verde, Aljustrel, Ferreira do Alentejo eta Cuba | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 35.854 (2011) | ||
Dentsitatea | 31 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Ordu eremua | UTC±00:00 | ||
Hiri senidetuak | Béja (en) | ||
cm-beja.pt |
Beja Portugalgo Bejako barrutian dagoen udalerria da eta beronen hiriburua. 2011ko erroldaren arabera, herriak 34.387 biztanle ditu.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]277 metrotako garaiera duen muino batean kokaturik dago Beja, Alentejo Behereko lautada zabalaren erdian.
Banaketa administratiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fregesiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Biztanleriaren bilakaera (1801 – 2011)[1] | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1801 | 1849 | 1900 | 1930 | 1960 | 1981 | 1991 | 2001 | 2011 | |
14.971 | 14.824 | 25.382 | 37.143 | 43.119 | 38.246 | 35.827 | 35.762 | 35.730 |
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zeltiarrek populatu zuten eremua eta Julio Zesarrek lusitaniarrekin bakea lortu zuela ospatzeko Pax Julia izena hartu zuen k.a. 48 urtean. Lusitania probintziako hiriburuen artean hegoalderen zegoen, beste biak Santarém eta Braga baitziren. V mendean bisigodoek eskuratu eta Paca izena hartu zuen. San Aprigio bihurtu zen 530 urtean Pacako lehen apezpikua.
713 urtean omeiatarrek eskuratu zuten. 1031ean taifa bihurtu zen eta hurrengo mendeetan Sevillako kaluifaren aurkako Algarveko iraultza bultzatu zuen. 1150 urtean almohadeek eskuratu zuten eta beren Afrika iparraldeko inperioan barneratu zuten. Hurrengo urteetan Portugaldarren eta mairuen eskuetan egon zen hainbat aldiz, harik eta 1234 urtean Antso II.ak betirako eskuratu zuen arte. Istilu guzti hauek populazioa nabarmen jeitsiaraztea ekarri zuten.
1521 urtean Manuel I.ak hiri estatusa eman zion eta hau hartzen da hiriaren fundazio data. XVII mendean espainiarren eta portugaldarren arteko gerran eskuz aldatu zen sarritan. 1770 urtean apezpikutza eskuratu zuen berriz, 1000 urteren ondoren. 1808an frantziar tropek hiria erasotu eta harpilatu zuten.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bejako gaztelua.
- Leonor erreginaren museoa.
- Bisigodoen museoa.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Bejako ikuspegia.
-
Bejako ikuspegia.
-
Bejako gazteluaren dorre nagusia.
-
Leonor erreginaren museoa.
-
Udaletxea.
-
Errepublikako plazaren erdian dagoen zutabea.
-
Bejako arku erromatarra.
Hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Portugesez) Bejako udalaren webgunea.