Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Berangoko geltokia

Koordenatuak: 43°22′00″N 2°59′58″W / 43.366782°N 2.999481°W / 43.366782; -2.999481
Wikipedia, Entziklopedia askea
43°22′00″N 2°59′58″W / 43.366782°N 2.999481°W / 43.366782; -2.999481
Berango
Geltokiaren ikuspegia nasatik.
Map
Kokapen mapa
Lineak
« Larrabasterra  Bilboko metroaren 1. linea  Ibarbengoa »
Kokapena
HelbideaSabino Arana kalea, 31; 48640
UdalerriaBerango,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
KodeaBER
Gunea2. gunea
Irekiera1995ko azaroaren 11
Bidaiariak410.168 (2017)[1]
IrisgarriaGeltoki irisgarria 
Zerbitzuak Pertsonaldun txarteldegia 
AldageltokiaMetroa Autobusa Taxi Bizikleta 
Nasak1
Trenbideak2
JabeaEuskal Trenbide Sarea
Bizkaiko Garraio Partzuergoa
EragileaMetro Bilbao
Garraio zerbitzuak
MetroaL1Etxebarri - Plentzia
BizkaibusA2166  Uribe Kosta - EHU
A3451  Areeta - Armintza
BestelakoakTaxi  Taxi
Bizikleta  Bizimeta

Berango Bilboko metroaren 1. lineari dagokion lurgaineko geltokia da, izen bereko udalerrian kokatuta dagoena. 1995ko azaroaren 11n ireki zen eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 2. tarifa-gunean dago. Udalerriko geltoki bakarra da.

Geltokiak nasa bakarra du, zentrala, bi norantzetan ibiltzen diren trenen trenbideak nasa aldaketarik egin behar gabe jasotzen dituena.

Geltokiak sarbide bakarra du, Sabino Arana kalean kokatzen den trenbide azpiko bestibulutik. Hala ere, Gorrondatxe bidetik ere bestibulu nagusira heltzeko aukera dago, trenbideen gaineko pasabidea gurutzatuz eta bertatik igogailuz zein eskaileraz Sabino Arana kalera jaitsita.

  • Arrapala bidezko sarbidea Autobusa Taxi Bizikleta Sarbide irisgarria  Sabino Arana kalea, 31
  • Eskailera bidezko sarbidea Igogailu bidezko sarbidea Autobusa Sarbide irisgarria  Gorrondatxe bidea, 10

Egungo geltokiaren itxuraldaketa egitea proposatu zuen Berangoko Udalak, trenbidearen alde bietara polikiroldegi bat eraikiz. Eraikinak trenbidea estaliko luke eta lurpeko aparkaleku bat eraikiko litzateke, eta plaza bat goialdean. Proiektua IMB Arquitectos estudioari esleitu zitzaion eta eraikitze azterlana idazten ari du azken honek.[2]

Geltokiaren kanpoaldean Bizimeta bizikletak mailegatzeko zerbitzu publikoaren Berango izeneko mailegu puntua dago eta Bizkaibus zerbitzua hornitzen duten bi autobus geraleku daude. Hurrengo autobus lineak geralekuetatik pasatzen dira:


Bizkaiko Garraio Partzuergoak urtero argitaratzen dituen bidaiarien datuen arabera, geltokiak hurrengo bidaiari kopurua izan ditu:[3]

Berangoko geltokiko bidaiari kopuruaren bilakaera 1998-2017 (mila bidaiari)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «2017ko Bizkaiko Garraio Publikoari buruzko txostena» (Noiz kontsultatua: 2018-09-21).
  2. El Correo. «Berango es la única estación de metro que se cubrirá con financiación municipal» (Noiz kontsultatua: 2013-02-09).
  3. Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «Garraio publikoari buruzko txostenak» (Noiz kontsultatua: 2018-09-21).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa