Bernart Clairvauxkoa
Bernart Clairvauxkoa | |||||
---|---|---|---|---|---|
1115 - 1153
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Fontaine-lès-Dijon, 1091 | ||||
Herrialdea | Frantziako Erresuma | ||||
Heriotza | Clairvauxko abadia, 1153ko abuztuaren 20a (61/62 urte) | ||||
Heriotza modua | : gastrointestinal system disease (en) | ||||
Familia | |||||
Aita | Tescelin de Fontaine | ||||
Ama | Alèthe | ||||
Ezkontidea(k) | ezkongabea | ||||
Haurrideak | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | frantsesa latina | ||||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | teologoa, idazlea, filosofoa, erlijiosoa, hymnwriter (en) , mistikoa eta erlijiosoa | ||||
Lantokia(k) | Cîteauxko abadia eta Clairvaux | ||||
Santutegia | |||||
Abuztuaren 20 | |||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||
Erlijio-ordena | Zistertar | ||||
Bernart Clairvauxkoa[1] edo Bernardo Clairvauxkoa[1] (latinez: Bernardus Claraevallensis, frantsesez: Bernard de Clairvaux; Fontaine-lès-Dijongo gaztelua, Dijon, 1090 edo 1091 – Clairvauxko abadia, Ville-sous-la-Ferté, 1153ko abuztuaren 20a) frantziar abade zistertarra izan zen, Clairvaux abadetxearen sortzailea eta bertako lehen abadea. Alexandro III.ak kanonizatu zuen 1174an, eta Pio VIII.ak Elizako doktore izendatu zuen 1830ean.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1128an, Tenpluko Ordena onarrarazi zuen Troyesko Kontzilioan, eta ordena horren araudia berriro idatzi zuen; hala, Mendebalde kristauan garrantzi handia hartu zuen. Handik aurrera arazo publikoetan sartu zen, eta aita santuen aholkulari izan zen. Étampesko Kontzilioan (1131), Inozentzio II.aren alde agertu zen, hainbat erregeren jarrerak eraginik. Petri Abelardoren arrazionalismoaren etsaia izan zen, eta hura kondenatzea lortu zuen Sensko Kontzilioan (1140). 1146an, Bigarren Gurutzadaren aldeko predikuak zabaldu zituen, Eugenio III.a aita santuak eta ikasleek eskatuta. Eztabaida gogorrak izan zituen Cluny ordenarekin. Liburu polemikoak, predikuak eta poemak (Ama Birjinari zuzenduak) idatzi zituen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak, hezkuntza.ejgv.euskadi.eus
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bernart Clairvauxkoa |