Bertrand de Jouvenel
Itxura
Bertrand de Jouvenel des Ursins, (Bertrand de Jouvenel izenarekin ezagutua; Paris, 1903ko urriaren 31 - Ib., 1987ko martxoaren 1a) frantses idazle eta politikaria izan zen.
Zientzia-ikasketak egin zituen. Aita kazetaria zuen, Le Matin egunkariaren zuzendaria, eta osaba ere kazetaria zuen, L´Ruvre argitalpenaren zuzendaria. Familia-giro horrek eraginda edo kazetaritzarako zuen gaitasunak bultzatuta, idazteari ekin zion. Benes, Albert Thomas eta Daladier politikarien lankidea izan zen. Liberalismoaren eta boterearen kritika zorrotza egin zuen. Lan hauek idatzi zituen: L´Art de la conjecture (1963-1965, Ustearen artea) eta Arcadie, essais sur le mieux-vivre (1968, Arkadia, ongizateari buruzko saiakerak).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.