Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Betty Davis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Betty Davis
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakBetty Gray Mabry
JaiotzaDurham1944ko uztailaren 26a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaHomestead2022ko otsailaren 9a (77 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza
Familia
Ezkontidea(k)Miles Davis  (1968ko irailaren 30a -  1969)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, egile abeslaria, musikagilea, kantugilea eta modeloa
Genero artistikoapop musika
soula
funk
rock
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaIsland Records

IMDB: nm10140175 Facebook: BettyDavisMusic Bandcamp: bettydavis Musicbrainz: bb17dc42-ecaf-42ca-aa35-b23207573060 Discogs: 29922 Allmusic: mn0000058438 Edit the value on Wikidata
Betty Miles Davisen bikotekidea izan zen.

Betty Davis (Betty Gray Mabry, (Durham, Ipar Carolina; 1944ko uztailaren 26a - Homestead, Pennsylvania, 2022ko otsailaren 9a) funk eta soul musikaren emakume abeslari estatubatuarra izan zen. Funk garaiaren ahots garrantzitsuenetariko bat izan zen, bereziki zuzeneko kontzertuetan. Modelo gisa ere lan egin zuen.

Betty Mabryk gisa, "Get Ready For Betty" eta "I 'm Gonna Get My Baby Back" grabatu zituen 1964an DCP Internationalentzat. Handik gutxira, Roy Arlingtonekin bikote bat egin zuen, eta "Roy and Betty" izenarekin Saficerako single bat argitaratu zuten, I 'll Be There izenekoa. 1968an, artean Hugh Masekelarekin elkartuta zegoela, Columbia Recordsentzat zenbait abesti grabatu zituen, Masekelarekin konponketak egiten. Horietako bi single gisa kaleratu ziren: "Live, Love, Learn" eta "it 's My Life".

Miles Davisekin harreman sentimentala hasi zuen Masekelatik banandu eta gutxira, eta 1969ko udaberrian, Betty Columbia Recordsera itzuli zen, Miles eta Teo Macero ekoizleekin demostrazio kantu sorta bat grabatzera. Saio horietan gutxienez bost abesti grabatu ziren, horietako hiru Mabryren jatorrizkoak, eta beste batzuk Cream eta Creedence Clearwater Revivalen bertsioak izan ziren. Miles saiatu zen demostrazio-kantu horiek erabiltzen Bettyrentzat kontratu diskografiko bat ziurtatzeko, baina Columbia eta Atlantic ez zeuden interesatuta, eta 2016ra arte artxibatu zituzten Betty Davis, The Columbia Years, 1968-69 albuma kaleratu arte.

Davisengandik banandu ondoren, Betty Londresera joan zen bizitzera 1971n, bere karrera modelo gisa jarraitzeko. Erresuma Batuan musika idatzi zuen eta, 1972 inguruan, Estatu Batuetara itzuli zen, Santanarekin abestiak grabatzeko asmoz. Aldiz, mendebaldeko kostaldeko funk musikari talde batekin grabatu zituen bere abestiak. Bere lehen diskoa, Betty Davis, 1973an kaleratu zuen. Bi arrakasta txikia izan zituen Billboard R & Bren zerrendan: "If I 'm in Luck I Might Get Picked Up", 1973an 66. postura heldu zen, eta "Shut Off the Lights", 97. postura heldu zena. 1975ean. Davisek beste bi album kaleratu zituen, They Say I 'm Different (1974) eta Nasty Gal (1975) Island Records diskoetxe handian egin zuen debuta. Hiru albumetako batek ere ez zuen arrakasta komertzialik izan.

Davisek kultuzko figura izaten jarraitu zuen abeslari gisa, neurri batean garaian eztabaidagarria izan zen bere jarrera sexual irekiagatik. Bere emanaldi batzuk boikoteatuta izan ziren, eta, talde erlijiosoen presioa zela eta, bere abestiak ez ziren irratian erreproduzitu.

Estudio albumak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Album Zigilua US

R&B

AUS
Oharrak
1973 Betty Davis Just Sunshine
Light in the Attic (2007an berrargitaratuta)
- 1. estudio albuma; Greg Errico ekoizlea
1974 They Say I'm Different Just Sunshine
Light in the Attic (2007 berrargitaratuta)
46 - 2. estudio albuma; Betty Davis ekoizlea
1975 Nasty Gal Island
Light in the Attic (2009 berrargitaratuta)
54 96 3. estudio album; Betty Davis ekoizlea
2009 Is It Love or Desire? Light in the Attic - 4. album; 1976an grabatuta eta 2009an berrargitaratua
Urtea Single Zigilua US

R&B

Oharrak
1963? "The Cellar"/"???" Independent Release 1. estudio single; Lou Courtney ekoizlea
1964 "Get Ready for Betty" / "I'm Gonna Get My Baby Back" DCP 2. estudio single; Don Costa ekoizlea
1968 "It's My Life" / "Live, Love, Learn" Columbia 3. estudio single; Jerry Fuller ekoizlea
1973 "If I'm in Luck I Might Get Picked Up" / "Steppin in Her I. Miller Shoes" Just Sunshine 66 4. estudio single; Gregg Errico ekoizlea
1973 "Ooh Yea" / "In the Meantime" Just Sunshine
1974 "Shoo-B-Doop and Cop Him" / "He Was a Big Freak" Just Sunshine
1974 "Git in There" /"They Say I'm Different" Just Sunshine
1975 "Shut Off the Lights" / "He Was a Big Freak" Island 97
2016 The Columbia Years 1968-69 Light in the Attic 1968–1969an grabatuta eta 2016an berrargitaratuta; Miles Davis & Teo Macero ekkoizleak

Argitalpen ez-ofizialak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Crashin' from Passion (1995) (Razor & Tie) / Hangin' Out in Hollywood (1995) (Charly Records)
  • Anti Love: The Best of Betty Davis (2001) (MPC limited) – Bilduma
  • This Is It! Anthology (2005) (Vampisoul) – Bilduma

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Template:Translated page» artikulutik itzulia izan da, 2022-02-12 data duen 1071378505 bertsioa oinarritzat hartuta. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria.