Biatloi
Biatloia iraupen-eskia eta tiroa bateratzen dituen neguko kirola da. Hau da, ez da jarduera bakarrean oinarritzen, baizik eta ahalik eta azkarren egin behar den ibilbide batean. Zirkuitu honen lehen zatia eskiekin egiten da, eta, horretarako, kirolariek bizkortasuna eta arintasuna behar dute. Ondoren, tiro-eremuan gelditzen dira, eta bertan bost tiro egiten dituzte berrogeita hamar metrora dauden metalezko bost itutara. 1960ko Olinpiar Jokoetatik aurrera kirol olinpikoa da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Encyclopædia Britannicaren arabera, biatloia "Eskandinaviako eski tradizioetan oinarritua dago, bertako antzinako biztanleek Ullr jainko nordikoa gurtzen baitzuten, eskiaren zein ehizaren jainko gisa". Garai modernoetan, kirol bilakatu zen, Norvegiar armadarako ordezko prestakuntza gisa erabiliz. Norvegiako eski erregimentuek eski txapelketa militarrak antolatu zituzten XVIII. mendean, lau klasetan banatuta: objektibo bat tirokatzea ahalik eta azkarren eskiatuz, zuhaitzen artean eski jaitsiera lasterketak, muino handietatik jaitsiera lasterketa erori gabe eta lasterketa luzea lur lauan, errifleak zein pakete militarrak eramanez. Gaur egungo terminologia erabiliz, lehiaketa militar hauek eski alpinoa, slaloma, biatloia eta ipar eskia ziren. Munduko lehen eski klub ezagunenetako bat, Trysil Rifle and Ski Club da, 1861. urtean sortu zen Norvegian herri mailan defentsa nazionala sustatzeko. XX. mendeko aldaeren artean, Forsvarsrennet (lehiaketa militarrak) topatu daiteke: 17 kilometroko ipar eski lasterketa bat, tirokatzeekin, eta 30 kilometroko ipar eski militarreko lasterketa, tiro probekin. Biatloi modernoa konbinatutako ariketa militar zaharraren aldaera zibila da. Norvegian, biatloia 1984ra harte Det frivillige Skyttervesen-en erakundearen adar bat zen, gobernuak, defentsa nazionala babesteko, tiratzaile zibilak sustatzeko sortua. Norvegian, biatloiari skiskyting deitzen zaio (literalki eski-tirokatzea). Norvegian skifeltskytingeko lehiaketa ezberdinduak daude oraindik. Lehiaketa hauetako partehartzaileek 12 kilometroko ipar eski lasterketa bat egin behar dute, tartean kalibre handiko fusilarekin distantzia ezezagunetara dauden jomugei tiro egiten dieten bitartean.
Idrettsleksikon|argitaletxea=Kunnskapsforlaget|data=1990|url=https://www.worldcat.org/oclc/69121047%7Cisbn=8257304085}}</ref> Norvegian skifeltskytingeko lehiaketa ezberdinduak daude oraindik. Lehiaketa hauetako partehartzaileek 12 kilometroko ipar eski lasterketa bat egin behar dute, tartean kalibre handiko fusilarekin distantzia ezezagunetara dauden helburuei tiro egiten dieten bitartean.[1]
Patruila militar deitua, 1924ko Neguko Olinpiar Jokoetan lehiatu zen, eta 1928an, 1936an eta 1948an erakustaldi gisa parte hartu zuen eski eta tiro konbinazioak. Garai hartan ez zuen onarpen olinpikorik jaso parte hartzen zuten herrialde gutxiak ez zirelako araudian ados jartzen. 1950eko hamarkadaren erdialdean, ordea, biatloia Sobietar eta Suediar neguko kirol zirkuituetan sartu zen eta publikoaren onarpen ona jaso zuen. Berriki lorturiko ospe honek biatloia Neguko Olinpiar Jokoetan sartzen lagundu zuen.
Lehen Munduko Biatloi Txapelketa Austrian ospatu zen 1958an eta 1960. urtean kirola Olinpiar Jokoetan sartu zen. Albertvillen 1992an, emakumezkoak lehen aldiz onartu ziren olinpiar biatloian.
1958tik 1965erako lehiaketetan potentzia handik kartutxoak erabiltzen zituzten, hala nola .30-06 Springfield eta NATO 7.62 × 51mm bezalakoak. 1978an .22 Long Rifleren kartutxoa estandarizatu zuten. Munizioak lehiakidearen gerrian jartzen zen gerrikoan eramaten ziren. Froga bakarra gizonezkoen 20 kilometroko banakako lasterketa zen, tiratzeko lau barruti bereizi eta 100, 150, 200 eta 250 metrora zeudenak. Dianaren distantzia 150 metrotara gutxitu zen 1966an, erreleboak sartzearekin batera. Tiraketa eremua 50 metroetara murriztu zen 1978an eta diana mekanikoak 1980ko Neguko Olinpiar Jokoetan erabili ziren estreinakoz.
Kirolaren ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Biatloia iraupen-eskia eta erriflearekin tiro-egitea bateratzen dituen neguko kirola da. Trebetasun eta gaitasun desberdinak eskatzen dituzten bi osagai ditu: iraupen-eskia eta errifle bidezko tiroa. Helburua, ibilbide bat ahalik eta azkarren osatzea da, eta, bitartean, ahalik eta itu gehiagori ematea tiro-geldialdietan (Lombardero et al., 2018).
Iraupen-eskia biatloiaren lehen zatia osatzen du, eta markatutako pista batetik eskiatzean datza. Eskiatzaileek pistari jarraitu behar diote patinaje-teknikak eta eski teknika-klasikoak erabiltzen dituzten bitartean, hainbat eremu ezberdinetan aurrera egiteko, hala nola aldapetan eta jaitsieretan. Iraupen-eskiak erresistentzia eta indar fisikoa behar ditu, baita gaitasun teknikoak eta koordinaziokoak ere (Holmberg & Lindinger, 2006).
Aurretik esan bezala, parte-hartzailek ibilbide batetik joan eta distantzia jakin bat osatzen dute, probaren arabera, eta tiro-eremuan gelditzen dira. Bertan, berrogeita hamar metrora dauden metalezko bost ituei bost tiro egin behar dizkiete. Atletak tiro etzanda edo zutik egitearen arabera, ituaren tamaina aldatu egiten da. Etzanda golfeko pilota baten tamainakoa da (45 mm) eta zutik, aldiz, laranja handi baten tamainakoa (115 mm). Goi-mailako atleta batek 20 eta 25 segundo artean behar izaten ditu riflearekin itua finkatzeko eta 5 bala jaurtitzeko. Punteriako proban huts egitea garestia izan daiteke. Batzuetan, gaizki tiro egiteak minutu bateko zigorra dakar, edo egindako akats bakoitzeko 150 metroko ibilbide osagarria egitea (RFEDI, d.g.).
Modalitateak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izena | Luzera | Irteera | Tiro saila* |
Zigorra |
---|---|---|---|---|
Sprint | 10 km (G) 7,5 km (E) |
30 segundoko tarteak | 2 | Akats 1 = 150 m |
Jazarpena | 12,5 km (G) 10 km (E) |
Mailakatua sprintaren denboraren arabera | 4 | Akats 1 = 150 m |
Banaka | 20 km (G) 15 km (E) |
30 segundoko tarteak | 4 | Akats 1 = 1 minutu |
Denak batera | 15 km (G) 12,5 km (E) |
Denak batera | 4 | Akats 1 = 150 m |
Errelebotan | 4 x 7,5 km (G) 4 x 6 km (E) |
Denak batera | 8 | 1, 2, 3 akats = 1, 2, 3 karga. 4. akatsetik aurrera, Akats 1 = 150 m |
- (*) - Tiro sailaren erdia etzanda eta bestea zutik.
- (G) - Gizonezko lehiaketa.
- (E) - Emakumezko lehiaketa.
Hainbat proba eta modalitate daude biatloiaren barruan: bakarkakoa, esprinta, jazarpena, erreleboak eta multzozko irteera.
Banakakoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gizonezkoetan 20 kilometrokoa da, emakumezkoetan, berriz, 15ekoa. Lehiakide bakoitza 30 segundotik behin ateratzen da. Baina ez da lasterketa jarraia, atleta bakoitza lau aldiz gelditu behar baita bide horretan tiroak egiteko. Tiro egin eta huts egiten den bakoitzean, kirolariek minutu bat gehitu beharko diote kronometroari azken unean; marka pertsonalean denbora gutxien duenak irabaziko du. Biatloiaren modalitate luzeena da (Escobar, 2022).
Jazarpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kasu honetan, gizonezkoen kategorian ibilbidea 12,5 kilometrokoa da eta 10 kilometrokoa emakumezkoetan. Proba honetan azkartasun proba gainditu dutenek bakarrik sartzen dira. Izenak adierazten duen bezala, esprinta-ren irabazlearen atzetik joatea da proba honen helburua. Horrela, ateratzen den lehena esprinta irabazten duena da. Ondoren, beste korrikalariak ateratzen dira, denbora tarteen arabera banatuta, aurreko proban lortu duten markaren arabera. Atletak lau aldiz gelditzen dira tiro-proba egiteko, non bost tiro egiten dituzten eta akats bakoitza 150 metroko ibilbide gehigarria suposatuko duen. Helmuga zeharkatzen duen lehenak irabazten du (Escobar, 2022).
Masa-irteera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Modalitate honetan, parte-hartzaile guztiak batera ateratzen dira gizonezkoek 15 kilometroko ibilbidea eta emakumezkoek 12,5 kilometroko ibilbidea burutuz. eta, kasu honetan, lau aldiz gelditzen dira, geldialdi bakoitzean bost tiro egiteko. Akats bakoitza 150 metroko ibilbide geigarriarekin zigortzen da. Helmuga lehenengo gurutzatzen duenak irabazten du (Escobar, 2022).
Aipatzekoa da modalitate honetan tiro eremuan jarraitzen den dinamika ezberdina dela, aurreko modalitateekin alderatuta. Lehendabiziko, tiro-aldian dortsal zenbakiaren arabera tiro egiten dute. Hau da, lehiakide bakoitzak bere zenbakiari dagokion tiro-koadroa bilatuko du. Bigarren txandatik aurrera, kirolariak iritsi ahala tiro egiten dute haiek nahi duten tiro-koadroan (Escobar, 2022).
Txandak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espezialitate hau desberdina da. Bertan, atletak eskiatzen jaisten dira erdi-tutu formako pista batetik, jauziak eginez. Modalitate honetako epaimahaiaren balorazioetatik aterako da irabazlea (Escobar, 2022).
Elkarteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainiako Neguko Kirolen Errege Federazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainiako Neguko Kirolen Errege Federazioa (RFEDI) Espainiako neguko kirolen federazio autonomikoek, kirol-klubek, kirolariek, epaileek, ordezkari teknikoek eta entrenatzaileek osatzen dute, eta federazio horretan bildutako beren eskumeneko kiroletan aritzen dira (RFEDI, d.g.).
RFEDIri Espainiaren ordezkaritza dagokio Espainiako lurraldean eta kanpoan egiten diren nazioarteko kirol-jarduerak eta lehiaketa ofizialetan. RFEDIren eskumena da selekzio edo talde nazionalak osatuko dituzten kirolariak aukeratzea (RFEDI, d.g.).
Gainera, Espainiako Estatuaren ordezkari gisa aritzen da Nazioarteko Eski Federazioan (FIE), federazio horretako kide baita (RFEDI, d.g.).
Biatloiaren Nazioarteko Batasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Biatloiaren Nazioarteko Batasuna (International Biathlon Union, IBU) biatloiaren arauak lehiaketa arloan erregulatzen dituen munduko erakundea da, baita bere diziplina bakoitzean lehiaketak eta ekitaldiak egiten dituena ere.
1993ko uztailaren 2an sortu zen, Londresen, nazioarteko biatloiaz arduratzen zen erakunde berezi bakar gisa. Hala, Pentatloi Modernoaren eta Biatloiaren Nazioarteko Batasunetik (UIPMB) bereizi zen, 1960tik biatloia pentatloi modernoarekin batera kudeatzen zelako. Gaur egun Salzburgon (Austria) du egoitza, eta 2006an 67 federazio nazionalen afiliazioa izan zuen.
Nazioarteko elkarteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Belarusian Biathlon Union[Betiko hautsitako esteka] (Errusieraz)
- Russian Biathlon Union (Errusieraz)
- Russian Biathlon Union (Errusieraz)
- Biathlon Canada
- U.S. Biathlon Association
- Biathlon Russia
- Biathlon Ukraine
- Biathlon Ukraine
- BiathlonFrance.com
Txapelketa nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- TROFEO DIPUTACIÓN HUESCA Y VALLE AÍSA
- CAMPEONATOS ARAGON Y NAVARRA
- CAMPEONATO DE ESPAÑA
Europa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europako XXX. Biatloi Txapelketa Lenzerheiden (Suitza) ospatu zen 2023ko urtarrilaren 23tik 29ra bitartean, Nazioarteko Biatloi Batasunak (IBU) eta Suitzako Biatloi Federazioak antolatuta.
Errusia eta Bielorrusiako biatletak txapelketa honetatik baztertuak izan ziren Errusiak Ukraina inbaditu zuelako (wikiwand, d.g.).
Munduko txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Munduko Biatloi Txapelketa nazioarteko biatloi lehiaketa nagusia da. Nazioarteko Biatloi Batasunak (IBU) antolatzen du 1958az geroztik (1958tik aurrera gizonezkoen txapelketa, 1984tik aurrera emakumezkoen txapelketa, eta 1989tik aurrera gizonezkoena eta emakumezkoena batera egiten dira). Gaur egun urtero egiten da, Neguko Joko Olinpikoetan izan ezik.
Biatleta ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gizonezkoak
- Ole Einar Bjørndalen
- Frank Luck
- Sven Fischer
- Martin Fourcade
- Eirik Kvalfoss
- Ricco Groß
- Raphaël Poirée
- Emil Hegle Svendsen
- Alexander Tikhonov
- Sergei Txepikov
- Frank Ullrich
- Anton Shipulin
- Emakumezkoak
- Petra Behle
- Tora Berger
- Uschi Disl
- Magdalena Forsberg
- Elena Golovina
- Andrea Henkel
- Eva Korpela
- Magdalena Neuner
- Liv Grete Poirée
- Svetlana Petcherskaia
- Kati Wilhelm
- Kaisa Makarainen
- Darya Domratxeva
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Norvegieraz [bokmål]) Bryhn, Rolf. (2014-09-28). skifeltskyting. (Noiz kontsultatua: 2018-02-07).
Escobar, S. (2022, February 8). ¿Qué es el biatlón? en qué consiste esta prueba de los juegos olímpicos de invierno. elconfidencial.com. Retrieved April 17, 2023, from https://www.elconfidencial.com/deportes/juegos-olimpicos/2022-02-08/que-es-biatlon-juegos-olimpicos-invierno_3370264/
elSuperHincha. (2022, February 9). Biatlón: El Deporte Olímpico con Origen Militar: Reglas del biathlon. elSuperHincha. Retrieved April 17, 2023, from https://elsuperhincha.com/biatlon-biathlon/#modalidades-del-biathlon
Historia RFEDI. RFEDI. (n.d.). Retrieved April 17, 2023, from https://rfedi.es/Historia/0
Biathlon. RFEDI. (n.d.). Retrieved April 17, 2023, from https://rfedi.es/Modalidad/7
Campeonato Europeo de Biatlón de 2023. Wikiwand. (n.d.). Retrieved April 17, 2023, from https://www.wikiwand.com/es/Campeonato_Europeo_de_Biatl%C3%B3n_de_2023
Holmberg, H. C., & Lindinger, S. J. (2006). Stages in the development of a successful biathlete. International Journal of Sports Physiology and Performance, 1(3), 194-201.
Lombardero, J. G., Badiola, A., Cárdenas, D., & Salazar, J. (2018). The biathlon: A review of the literature. European Journal of Human Movement, 41, 147-160.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Biathlonworld.Com – Emaitzak/etatistikak, Telebista saioak...