Bifosfonato
Bifosfonato | |
---|---|
Mota | gai kimiko |
Erabilera | |
Rola | bone density conservation agents (en) |
Identifikatzaileak | |
MeSH | D004164 |
Kimika organikoan bifosfonatoak organofosforoen familiako konposatu organikoak dira zeintzuk bi fosfonato talde geminal dituzten. Osteoporosia, Paget-en hezur-eritasuna eta hezurretan metastasiak dituzten minbiziak tratatzeko usatzen dira[1][2].
Mekanismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hezur-ehuna etengabe birmoldatzen da, eta orekan mantentzen da (homeostasia), osteoblastoek hezurra sortzen dutelako eta osteoklastoek hezurra suntsitzen dutelako. Bisfosfonatoek hezur-digestioa inhibitzen dute, osteoklastoak apoptosia edo zelula-heriotza izatera bultzatzen baitituzte, eta horrek hezur-galera moteltzen du[3].
Konposatu erabilienak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Osteoporosia eta Paget-en hezur-eritasuna tratatzeko alendronatoa eta errisendronatoa dira difosfonato ohikoenak. Etidronatoa eta klodrontoa ere baliatu izan dira baina ez dira horren eraginkorrak.
Ondorioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bifosfanatoak pilula gisa hatzen dira normalean, ahotik irentsita. Hortaz, nahiz eta tolerantzia handia duten egoki baliatzen badira, albo-ondorio izan ditzakete. Ohikoenak digestio-aparatuarekin lotuta daude, adibidez, urdail-ultzerak eta urdailaren paretako narritadurak. Ondorio horiek saihesteko injektatuz usatu izan dira, baina ez dago klaru albo-ondorio gutxiago eragiten duten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Eriksen, Erik F.; Díez-Pérez, Adolfo; Boonen, Steven. (2014-01-01). «Update on long-term treatment with bisphosphonates for postmenopausal osteoporosis: A systematic review» Bone 58: 126–135. doi: . ISSN 8756-3282. (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
- ↑ Serrano, Ana Julissa; Begoña, Leire; Anitua, Eduardo; Cobos, Raquel; Orive, Gorka. (2013-09-25). «Systematic review and meta-analysis of the efficacy and safety of alendronate and zoledronate for the treatment of postmenopausal osteoporosis» Gynecological Endocrinology 29 (12): 1005–1014. doi: . ISSN 0951-3590. (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
- ↑ Weinstein, Robert S.; Roberson, Paula K.; Manolagas, Stavros C.. (2009-01-01). «Giant osteoclast formation and long-term oral bisphosphonate therapy» The New England Journal of Medicine 360 (1): 53–62. doi: . ISSN 1533-4406. PMID 19118304. PMC 2866022. (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).