Bilgor guruin
Bilgor guruin | |
---|---|
Xehetasunak | |
Identifikadoreak | |
Latinez | glandula sebacea |
MeSH | eta A17.815.805 A10.336.827 eta A17.815.805 |
TA | A16.0.00.030 eta A15.2.07.044 |
FMA | 59160 |
Terminologia anatomikoa |
Bilgor guruinak, erdiko dermisean dauden guruinak dira. Guruin hau bilgorra sintetizatzen duelako bereizten da, funtzio bezala, azalaren kanpoaldea babestu eta olioztatzea duen substantzia lipidikoa dena. Enbrioian, folikulu iletsuaren gemazio bezala, haurdunaldiko laugarren hilabetean garatzen diren lipidoz beteriko zelulez osatuak daude.
Guruin jariatze hau, etengabea da, folikulu iletsuaren zikloaren anagenean, pixka bat nagusi delarik. Lobulu bakoitzaren jariatzea, holokrinoa da, hau da, zelula indibidualen hausturaz, akrinoetatik kanal iletsuan amaitzen den bilgor hodi nagusira drainatuz.
Guruin hauek, larruazal osoan daude, esku uharretan eta oinen azpian izan ezik, aurkitzen diren tokiaren arabera, tamaina eta kopuru ezberdina dutelarik: aurpegian eta larruazal iletsuan, handiak eta ugariak dira (400 eta 900 bitartean zentimetro karratuko), enborrean, txikiak dira, eta ez hain ugariak, toraxaren aurrealdean eta bizkarraren erdialde inguruan gehitzen direlarik.
Mikroskopio elektronikoan, guruin zelula periferikoek, tonofilamentuak dituztela ikus daiteke, euren jatorri epidermikoa isladatuz, baita lipido urria ere. Lipidoak eratzen diren heinean, glukogenoa agortzen doa, tonofilamentuak mugitzen doaz eta zitoplasma bakuolaz betetzen da. Zelulan, bakuolak euren artean elkartzen dira, ohikoarekiko, euren tamaina ehun bider handituz, gorputz arraroko zelula itxura hartuz. Beranduagoko etapa batean, mintz desantolatzen da eta zelula hautsi egiten da, bere edukia bilgor kanalera isuriz.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |