Birk Ruud
Itxura
Birk Ruud | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bærum, 2000ko apirilaren 2a (24 urte) |
Herrialdea | Norvegia |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | eskiatzaile akrobatikoa |
Parte-hartzailea
| |
Birk Ruud (Bærum, 2000ko apirilaren 2 - ) Norvegiako eskiatzaile akrobatikoa da. 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetan aire handiko proban urrezko domina irabazi zuen.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2016an Gazteen Neguko Olinpiar Jokoak izan ziren Lillehammer hirian eta Ruudek aldapako proban urrezko domina irabazi zuen[1].
2019ko Munduko Txapelketan aldapako proban zilarra eskuratu zuen. 2018tik aurrera Neguko X Jokoetan hartu du parte aire handiko proban eta urrezko bi domina eta zeilarrezko beste bi eskuratu ditu[2].
2022ko Pekingo Jokoetan egin zuen debuta Olinpiar Jokoetan eta aire handiko txapelketa irabazi zuen 69 puntu eskuratuta. Aurreneko aldia zen proba hau jokatzen zena, beraz Birk Ruud dugu espezialitate honetako aurreneko txapeldun olinpikoa[3].
Txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Neguko Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2022 | Pekin ( Txina) | Aire handia | |
Munduko txapelketak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2019 | Utah ( AEB) | aldapa | |
Neguko X Jokoak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2018 | Norvegia () | aire handia | |
2019 | Aspen ( AEB) | aire handia | |
2020 | Aspen ( AEB) | aire handia | |
2020 | Norvegia () | aire handia | |
Neguko Olinpiar Jokoak (Gazte mailan) | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2016 | Lillehammer ( Norvegia) | aldapa |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ski Slopestyle - Birk Ruud (NOR) wins Men's gold | Lillehammer 2016 Youth Olympic Games. (Noiz kontsultatua: 2022-02-09).
- ↑ (Ingelesez) «X Games Norway 2020 Day One News and Results» ESPN Press Room U.S. 2020-03-07 (Noiz kontsultatua: 2022-02-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Birk Ruud de Noruega es el primer campeón Olímpico del big air - Marca Claro - Juegos Olímpicos de Invierno» Marca Claro - Juegos Olímpicos (Noiz kontsultatua: 2022-02-09).