Blastula
Itxura
Blastula ernaldutako arrautzaren garapenaren egoeretako bat da, arrautza erabat zatikatuta azaltzen denekoa.
Arrautzaren zatiketa gertatzen den aldian, morula izenekoaren ondorengoa eta gastrularen aurrekoa da blastula egoera. Blastodermoa (blastomerozko geruza) eta blastozelea (gunea) ditu osagai blastulak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.