Bohdan Khmelnytsky
Bohdan Zynoviy Mykhailovytx Khmelnytsky[1] (rutheneraz: Ѕѣнові Богдан Хмелнiцкiи; egungo ukraineraz: Богдан Зиновій Михайлович Хмельницький; Subotiv, Poloniar-Lituaniar Batasuna, c. 1595 – Txyhyryn, Kosakoen atamanerria, 1657ko abuztuaren 6a) Zaporizhiako kosakoen hetmana izan zen. Szlachtaren, Poloniar-Lituaniar Batasuneko goi nobleziaren, aurkako 1648ko altxamendua burutu zuen, kosakoak poloniarren eraginetik aldentzeko helburua zuena. 1654an, Alexis Errusiakoa tsarrarekin Pereyashaveko Ituna sinatu zuen, eta, horren ondorioz, kosakoen atamanerria Errusiar Tsarerriaren menpean sartu zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Khmelnytsky, 1595 inguruan jaioa, noblezia ortodoxo baxuko familia batetik zetorren.[2] Familiaren erlijioari eutsi zion, baina heziketa bikaina jaso zuen Jarosławeko jesuiten ikastetxe batean.[2] Poloniako Armadan ofizial gisa borrokatu eta, 1620an, Țuțoran otomandarrek harrapatu zuten, bi urte gatibu emanez.[2]
Askatasuna lortu zuenean, Subotiveko bere etxaldera erretiratu zen, eta han, ezkonduta, bere jabetzak handitzen jardun zuen.[2] 1625 eta 1638an lehertu ziren kosakoen matxinadetan Ladislao IV.a Vasa erregeari zion leialtasunagatik, honek Zaporizhiako kosakoen buru izendatu zuen.[2] 1646an, Otomandar Inperioaren aurkako gerraren prestaketak burutzeko kosakoen enbaxadan parte hartu zuen.[2]
1648ko udaberrian, kosakoen matxinada berri bat burutu zuen, berez bizilagun katoliko batekin izandako liskarren ondorioz sortua.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindiaren 156. araua - Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko
- ↑ a b c d e f Stone 2001, 160 orr. .
- ↑ Subtelny 2000, 123-138 orr. .
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Subtelny, Orest. (2000). Ukraine History. University of Toronto Press ISBN 0-8020-8390-0..
- Stone, Daniel. (2001). A history of East Central Europe. 4 : The Polish-Lithuanian state, 1386-1795. University of Washington Press ISBN 9780295980935..