Buzz Aldrin
Buzz Aldrin (Edwin Eugene Aldrin, Jr. jaioa; Glen Ridge, New Jersey, 1930eko urtarrilaren 20a) estatubatuar astronauta eta militar ohia da.
Ilargia zapaldu zuen bigarren pertsona izan zen. Gaur egungo historian toki esanguratsua izango du satelitera heldu zen lehenengo hegaldiko kidea izateagatik. Hala ere, beste egitasmoetan ere jardun izan du. Ilargiratzearen osteko hamarkadetan, Aldrinek nazioek espazioan izango zuten etorkizunari buruz asko irakurri eta idatzi zuen. 1971ean Aldrin NASAtik erretiratu zen baina espazioaren ikerketan lan egiten jarraitu zuen. Izan ere, Martera heltzeko planak proposatu zituen eta hiru patente jaso zituen espazio estazio modular batentzat. Horrez gain, liburu asko idatzi zituen, ospetsuena Return to Earth autobiografia izanik. Voices From the Moonen Chaikinekin izandako elkarrizketan, bere esperientziak antolatzeko zailtasunari buruz hitz egin zuen.
2002an, Bart Sibrel film zuzendari eta eszeptikoak Ilargira heldu zela froga zezala proposatu zion, eta astronautak ukabilkada bat eman zion. Bere esanetan ez zekien kaleko pertsona batek nola har zezakeen bere azalpenak eta guztiz desegokia ikusten zuen bere burua hitzen bitartez bere lorpena frogatzeko.
Kanpo-estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Buzz Aldrin |
- 1930eko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Ameriketako Estatu Batuetako astronautak
- Alemaniar estatubatuarrak
- Ameriketako Estatu Batuetako ofizial militarrak
- Newjerseyarrak
- Ameriketako Estatu Batuetako presbiterianoak
- Ameriketako Estatu Batuetako hargin beltzak
- Ilargia zapaldu duten pertsonak
- Ameriketako Estatu Batuetako Aireko Armadako militarrak