Calaisko oihana
Itxura
Calaisko oihana | |
---|---|
Iheslarien esparrua | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Frantzia Garaia |
Departamendua | Pas-de-Calais |
Frantziako udalerri | Calais |
Geografia | |
Koordenatuak | 50°58′07″N 1°54′21″E / 50.9686°N 1.9058°E |
Demografia | |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | Europa Erdialdeko Ordua |
Calaisko oihana (frantsesez: Jungle de Calais; ingelesez: Calais jungle) Frantziako errefuxiatu-zelai bat izan zen, Calais inguruan zegoena. 2015eko urtarriletik 2016ko urriraino bertan Erresuma Batura iristea helburua zuten hainbat etorkin pilatu ziren,[1] Eurotunelaren edo portuaren bidez irteteko asmotan. 2015eko migrazio krisian mundu osoko arreta izan zuen bere egoera tamalgarria zela eta. 2016ko urrian, Frantziako Gobernuak zelaia hustu zuen: guztira 6.400 immigrante banatu zituen Frantzia osoko 454 harrera-zentrotan zehar.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Garcia, Adrian. (2016-09-08). «Harresi bat, 'oihana' ixteko» Berria.
- ↑ EiTB. (2016/10/24). 'Calaisko oihaneko' lehen errefuxiatuak atera dituzte. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Frantziako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |