Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Caserosko gudua

Koordenatuak: 34°36′10″S 58°36′44″W / 34.6028°S 58.6122°W / -34.6028; -58.6122
Wikipedia, Entziklopedia askea
Caserosko gudua
Data1852ko otsailaren 3a
Koordenatuak34°36′10″S 58°36′44″W / 34.6028°S 58.6122°W / -34.6028; -58.6122

Caserosko gudua Caseros hiritik gertu izan zen, gaur egungo Caseros eta Palomar tren geltokien arteko eremuan hain zuzen, Argentinako Buenos Aires probintzian, 1852ko otsailaren 3an. Gudu horretako arerioak Buenos Airesko armada eta Ejercito Grande izan ziren, Juan Manuel de Rosas eta Justo Jose Urquiza buru zituztela, hurrenez hurren. Urquizaren indar armatuek Rosasenak garaitu zituen, zeinak Britainia Handira ihes egin zuen. Garaipen hori Argentinako historiaren zedarri bilakatu zen. Urquiza Argentinako Konfederazioko behin-behineko zuzendaria 1853ko konstituzioaren sustatzailea izan zen eta Argentinako lehen presidente konstituzional bihurtu zen 1854an.

Rosasek Brasili gerra deklaratu zion 1851. urtean. Gertaera horrek Entre Riosko, Corrientesko, Uruguaiko eta Brasilgo Inperioko gobernuen arteko hitzarmena (1851) sinatzea ekarri zuen. Hitzarmenari men eginez, Urquizak hainbat armada elkartutako gudarostea bildu eta Moron erreka gurutzatu eta Caseros mendian kokatu zuen berau. Brasileko inperioak 3.500 soldadu laga zituen, baina Brasilgo gudarostearen gehiengoa borrokalditik at mantendu zen.

Justo Jose Urquiza

Rosasen gudarostea 10.000 infanteria-soldaduk, 12.000 zalditeria-soldaduk eta 60 kanoik osatzen zuten. Bere kapitainen artean eskarmentu handidun gizonak zeuden (Jeronimo Costa, Martiniano Chilavert eta Hilario Lagos). Halere, desertzio ugari izan zituenez, Rosasek gudua hasieratik bertatik galdua zuela diote askok.

Haren arerioak ere desertzioak jasan zituen. Adierazgarriena Aquino erregimentuarena izan zen; izan ere, erregimentu horren soldaduek euren kapitaina hil eta Rosas gudarostearekin bat egin zuten.

Urquizaren armada 24.000 soldaduk eta 50 kanoik osatzen zuten. Soldadu profesional bakarrak, ordea, brasildarrak baino ez ziren. Urquiza bera ez zen guduaren gidaritzaz osotasunean arduratu; nagusi bakoitzak askatasuna zuen nahi bezala borrokatzeko, horretarako gai ikusten baldin bazuen bere burua. Urquiza zalditeriaren aurka aritu zen Entre Riosen. Brasilgo infanteriak, bien bitartean, Uruguaiko brigadari lagundu zion eta Argentinar zalditeria eskuadroi batek Palomar eraikina inguratu eta bereganatu zuen. Gudu osoak 3 ordu inguru iraun zuen eta, bertan, Rosas zauritu zen, eta Centaur britainiarrak fragatan erbestera alde egin zuen.

Borrokaldiaren irudia.

Urquizaren garaipenak Buenos Aireseko Rosas gobernuari bukaera eman zion (garai hartan, Argentinako de facto agintaria, hain zuzen). Gudua amaitu eta egun gutxira, Urquizak Buenos Aires bereganatu zuen, erresistentzia handiegiari aurre egin gabe. Edozein modutan, konkistatzaile errukigabea izan zen; Aquino erregimentuko soldadu guztiak eta Chilavert bera ere, exekutatu egin zituzten inolako epaiketarik gabe.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]