Cathaysa printzesa
Cathaysa printzesa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1488 (535/536 urte) |
Jarduerak |
Cathaysa printsesa Santa Cruz Tenerifekoko Tagananan jaiotako neska guantxe bat zen[1]. Esaten da Beneharoren alaba zela, Anagako printzesa, eta 1488an jaio zela. Zazpi urte zituenean beste lau neskekin batera (Cathayta, Inopona, Cherohisa eta Ithaisa) Gaztelako soldaduek harrapatu zuten eta 1494ko apirilean esklabo bezala Valentzian saldu zuten. Bere bizitzaz ez dago beste informaziorik baina pentsatzekoa da bere bizitza osoan Espainiako goi mailako familia baten zerbitzuan egongo zela, hasiera menina moduan, hau da, neskame oso gaztea moduan, eta gero morroia bezala.[2] Askotan mito bat bezala aipatua izan da eta ez dago oso garbi pertsonaiaren izaera historikoa eta haren inguruko informazioak.
Tenerifeko Pedro Guerra abeslariak kanta bat eskaini zion.
Egun, kanariar independentismoaren ikurra da.[3]
Cathaysa izena ere ohikoa da emakume kanariar artean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Cortés, V.. (1955). «La Conquista de las Islas Canarias a través de las ventas de esclavos en Valencia» Anuario de Estudios Atlánticos (1.).
- ↑ http://www.esacademic.com/dic.nsf/eswiki/957961.
- ↑ http://alzadosdebeztehuya.blogspot.com.es/2010/11/anaguesa-dijo_24.html
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Pedro Guerra ren “Cathaysa” abestia Los Sabandeños taldearekin.
- (Gaztelaniaz) Izen guantxeen zerrendak.