Catskill mendiak
Catskill mendiak | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Slide Mountain (en) |
Garaiera | 4.180 ft |
Mota | mendikate |
Luzera | 180 km |
Zabalera | 102 mi |
Azalera | 15.259 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 41°59′55″N 74°23′11″W / 41.9986°N 74.3864°W |
Mendikatea | Appalacheak |
Kokapena | Delaware konderria Greene konderria Schoharie konderria Sullivan konderria Ulster konderria |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | New York |
Geologia | |
Material nagusia | arroka sedimentario |
Garaia | Devoniar Mississippiar |
Catskill mendiak (ingelesez: Catskill Mountains) New Yorkeko estatuko eskualde handia da. New York hiritik 160 kilometro ipar-mendebaldera eta Albanytik 64 kilometro hego-mendebaldera daude, Hudson ibaiaren mendebaldean hasita. Catskillek bost konderriren (Delaware, Greene, Schoharie, Sullivan eta Ulster) azalera osoa hartzen dute. Catskillak (ingelesez: the Catskills) eskualde geografiko eta kultural bat dira, 2,800 km²-ko azalera duen Catskill parkearen mugetatik gertu edo barnean daudenak.
Geologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Geologikoki, Catskillak ordoki disekzionatu heldu bat da, lehen laua zen eskualde bat, ondoren altxatua eta uraren ibilguek zorroztutako erliebe batean higatua. Catskill mendiak, Allegheny ordokiaren ipar-ekialdeko muturra eta goreneko zatia osatzen dute (Apalacheen ordokia bezala ere ezagutzen dena). Batzuetan, Catskill mendiak iparralderago dauden Adirondack mendiekin alderatzen diren arren, bi mendilerroak, ez daude geologikoki erlazionatuak: Adirondack mendiak Ezkutu Kanadarraen jarraipen bat baitira. Antzera, Shawangunkeko gailurra, Catskillen hego-ekialdeko ertza eratzen duena, geologikoki ezberdina den Ridge-and-Valley probintziaren zati da, eta New Jerseyko Kittatinny mendia bezala ezagutzen den gailur beraren eta Pennsylvaniako Blue Mountainen jarraipena da.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu klimatikoak (Slide Mountain, Phoenicia. Altuera: 931 m.) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | -3 | -1 | 3 | 9 | 16 | 20 | 22 | 21 | 18 | 12 | 6 | -1 | 10 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | -8 | -6 | -2 | 4 | 10 | 15 | 17 | 16 | 13 | 7 | 1 | -5 | 5 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -12 | -11 | -7 | -1 | 4 | 9 | 12 | 11 | 7 | 2 | -3 | -9 | 0 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 116 | 101 | 135 | 137 | 142 | 147 | 156 | 134 | 158 | 177 | 148 | 133 | 1684 |
Hezetasuna (%) | 71.1 | 66.2 | 62.4 | 60.1 | 63.8 | 70.4 | 70.8 | 72.8 | 73.0 | 70.7 | 69.9 | 72.0 | 68.6 |
Iturria: PRISM Climate Group[1] |
Datu klimatikoak (Ulster, Ulster konderria. Altuera: 82 m.) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 2 | 4 | 9 | 16 | 22 | 27 | 29 | 28 | 24 | 17 | 11 | 4 | 16 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | -4 | -2 | 3 | 9 | 15 | 20 | 22 | 22 | 17 | 11 | 5 | -1 | 10 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -9 | -8 | -3 | 3 | 8 | 13 | 16 | 15 | 11 | 4 | 0 | -5 | 4 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 81 | 72 | 97 | 99 | 106 | 106 | 107 | 100 | 112 | 109 | 92 | 96 | 1177 |
Hezetasuna (%) | 68.5 | 64.3 | 58.5 | 55.8 | 60.6 | 66.4 | 67.9 | 70.2 | 71.7 | 69.9 | 68.5 | 69.8 | 66.0 |
Iturria: PRISM Climate Group[1] |
Herri kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Catskills -ak oso ezagunak dira AEBetako kulturan, bai XIX. mendeko Hudson Ibaiaren Eskolako margo askoren esparrua izateagatik, bai XX. mendearen erdialdean New York Hiriko hiri turistentzat helmuga kuttunena izateagatik. Eskualdeko turismoko gune ugariek zuzeneko gazte komiko ugariei euren ofizioa hobetzeko aukera eman zieten — Dirty Dancing filma turismoko gune horietako batean dago girotuta —. Gainera, artista, musikari eta idazleentzako babesleku izan dira Catskill delakoak denbora luzez, bereziki Woodstock eta Phoenicia] herrien inguruan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Ingelesez) www.prism.oregonstate.edu. PRISM Climate Group, Oregon State University. .