Chouannerie
Chouannerie 1793tik aurrera, Bretainian eta Frantzia mendebaleko Normandian, Maine eta Anjou lurraldeetan Frantziako Iraultzaren aurka altxatu zen mugimendua da. Arrazoiak askotarikoak izan ziren: ekonomia-egoera txarra, erlijioaren aurkako politika, Konbentzioak 300.000 mila gizon kasernetara eramateko dekretua eta, Bretainiaren kasuan bezala, Frantziako estatuaren mendeko nazioei eskubideak ukatu izana. Matxinadak talde monarkikoen laguntza osoa izan zuen. Buruzagi nagusiak Maineko Bourmonteko kondea eta Cottereau anaiak, Cormatin baroia, Frottéko konde normandiarra, eta Rouërieko markes bretainiarra izan ziren. Gerrilletan ziharduten chouanek. Hoche jeneralak menderatu zituen 1795ean, nahiz Lehen Inperioaren hasiera arte (1804), chouanek beren matxinadan iraun zuten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Chassin, Charles-Louis (1973) [1895]. La Vendée patriote, 1793-1800. IV. liburukia Paris: P. Dupont, pp. 652.
- ↑ Chassin, Charles-Louis (1973). Les pacifications de l'Ouest, 1794-1801: La Jaunaye, La Mabilais, Saint-Florent, Quiberon. Mayenne: J. Floch, 40. orria
- ↑ Dupuy, Roger (1997). Les Chouans. Paris: Hachette Litteratures, 186. orria.
- ↑ d'Harmonville, A.L. (1842). Dictionnaire des dates, des faits, des lieux et des hommes historiques: ou les tables de l'histoire. I. liburukia París: Alphons Levasseur & Cia., 1151. orria.