Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Cutandako gudua

Koordenatuak: 40°56′10″N 1°11′06″W / 40.9361°N 1.185°W / 40.9361; -1.185
Wikipedia, Entziklopedia askea
Cutandako gudua
Errekonkista
Egungo Cutanda herria
Data1120ko ekainaren 17a
LekuaCutanda, Calamocha, Teruel Espainia
40°56′10″N 1°11′06″W / 40.936178°N 1.184893°W / 40.936178; -1.184893
Koordenatuak40°56′10″N 1°11′06″W / 40.9361°N 1.185°W / 40.9361; -1.185
EmaitzaKristauen garaipena
Gudulariak
Iruñeko Erresuma
Aragoiko Erresuma
Akitaniako dukerria
Almoravideen inperioa
Molinako emirerria
Buruzagiak
Alfontso I.a Nafarroakoa
Gilen IX.a Akitaniakoa
Imad al-Dawla
Gaston IV.a Biarnokoa
Ibrahim ibn Yusuf
Abu Mulammad ibn Tinagmar
Abu Yakub Yintan ibn Ali
Ibn Zarada
Azzun ben Galbun

Cutandako gudua 1120an Calamochatik gertu dagoen Cutanda herrian Alfontso Bataiatzaileak eta Ibrahim ibn Yusufek zuzenduriko almoravideen armadak egindako gudua izan zen.

Alfontso I.ak gudu honetan Akitania eta Baskoniako dukea zen Gilen Poitiersekoaren laguntza izan zuen. Honek seiehun zaldun bidali zituen. Armada musulmana menderatu ondoren, almoravideek Calatayud eta Darocako gotorlekuak galdu zituzten[1].

Zaragozako taifa 1118an erori eta gero, Alfontso Bataiatzaileak taifako lurralde eta hiri nagusiak lortu zituen. 1119an Soria hustua berreraiki eta eskualdea birpopulatu ondoren, 1120an Calatayud setiatu zuen.

Orduan Alfontsok almoravideek hiria berreskuratzeko asmotan Zaragozara zihoazela jakin zuen. Horretarako 1119ko neguan Molina de Aragón, Lleida, Murtzia, Granada, Valentzia eta Sevillan eratutako armada prestatu zuten, Ibrahim ibn Yusuf buruzagia zuena[2].

María Jesús Vigueraren ustetan musulmanak Jiloca ibaiaren haranetik Calamocharaino [3] edo Antonio Ubietoren ustetan Perales del Alfambra eta Portalrubiotik[4] ailegatu ziren Cutandaraino. Bertan armada biek borrokatu zuten.

Nafar erregeak lortutako garaipena erabatekoa izan zen. Musulmanek berek ere aitortu zuten galera eta estrategikoki ezin izan zuten berriro Zaragoza berreskuratu. Herri oroitzapenean guduaren inportantzia ere geratu zen, gaztelaniaz ezbeharrak txikiagotzeko «peor fue la de Cutanda» (Cutandakoa okerragoa izan zen) esaten dute eta.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Tucoo-Chala, Pierre. (1994). Quand l'Islam était aux portes des Pyrénées. Biarritz: J&D Editions ISBN [[Special:BookSources/ISBN 2-84127-022-X|ISBN 2-84127-022-X]]..
  2. Cañada Juste, Alberto. (1997). La batalla de Cutanda (1120). Xiloca, 37-47 or. ISSN 0214-1175..
  3. María Jesús Viguera (1988). Aragón musulmán. Zaragoza: Mira, 238. orr. ISBN 84-86778-06-9
  4. Ubieto Arteta, Antonio (1981). «El tardío socorro almorávide: Batalla de Cutanda (1120)». Historia de Aragón. La formación territorial. Zaragoza: Anubar. 1. bol, 162. orr. ISBN 84-7013-181-8

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]