Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Cyberman

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cyberman
Whoniverse (en) Itzuli
Argitalpena
Ageri den obrak
Bikoizketa-aktoreaNicholas Briggs (en) Itzuli
Datu biografikoak
Bestelakoak
EtsaiakDoktorea

Cyberman (euskaraz: «Zibergizona») Doctor Who zientzia fikziozko telesail britainiarreko fikziozko arraza estralurtarra da. Ziborg arraza bat da, izatez organikoa baina atal artifizialak gorputzean txertatuaz ia errobota bihurtu dena. 1966an azaldu zen lehen aldiz.

Ekoizleek dalekak ordezkatuko zituen Doktorearen etsai berria sortu nahi izan zuten, baina ez zuen haien arrakastarik lortu. Dalekak ez bezala, telesailak aurrera egin ahala cybermana itxura aldatzen joan da, gero eta zibernetikoagoa bihurtuz[1].

Pertsonaiaren sorrera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kit Pedler doktoreak (telesailaren zientzia aholkularia) eta Gerry Davisek sortu zuten pertsonaia 1966an[2].

1960. urterako jadanik entzuten zen "ziborg" edo "organismo zibernetiko" kontzeptua, espazioan lan egiteko gizaki edo animalietan hobekuntzak egitea helburu zuten makinaria eta zirujia ikerketetan hain zuzen ere. Mozturiko gorputz adarren nerbio bukaeratan makinak ezartzea ere aipatu izan zen gizartean[3]. Kit Pedler doktoreak emazteari esana zion gizakiak hainbeste protesi izango balu ea makina eta gizakia desberdintzeko gai izango ote ginen eta 1966an cyberman pertsonaia sortu zuen.

Hasiera batean cybermanak plastikozko eta metalezko protesiak zituzten gizaki gisa zirriborratu ziren baina ondoren errobot itxura handiagoa hartu zuten.

Telesailak aurrera egin ahala cybermanen aldaerak ere agertu dira, esate baterako cyber liderra edo kontrolatzailea, gainerako cybermanak gidatzen dituena[4].

Cybermanaren garuna agerian.

Cybermanek robot humanoide itxura dute. Gorputza erabat metalikoa da. Buruan helduleku antzeko batzuk dituzte eta begizulo zirkularrak. Begien azpialdean oso karakteristikoa den zulotxo zirkular bana dute. Hasiera batean etsaia ukitu eta elektrokutatu egiten zuten, ondoren armaturik agertzen dira; bularretik heriotz-izpiak eta besaurretatik X-izpiak botatzen dituzte. Cybermanak multzoka mugitzen dira armada baten gisara.

Zatiak banatuta badaude ere cybermanaren garunaren kontrola izaten jarraitzen dute eta funtzionatzen dute. Zatiak berriz elkartu eta cybermana berriz osatzen da.

Ahots elektronikoa dute daleken antzera, baina gai dira esaldiak osatzeko.

Kopurutan nahiko urriak direnez ezkutuan ibilten dira eta errobotak edo manipulaturiko gizakiak erabiltzen dituzte harik eta beraien ekintza beharrezkoa den arte. Orduan ejerzitoa bailitzan agertzen dira. Gizakiak cybermen bihurtu ditzakete ziber-eraldaketa izeneko prozesuaren bidez. Horretarako beharrezkoa dute gizakiei emozio guztiak kentzea[5].

Puntu ahul bat badute, urrea. Banpiro eta otso-gizakiei zilarrak kalte egiten dien antzera egiten die kalte urreak cybermeni. Hauen kasuan urreak arnas aparatua butxatzen die[6].

Egungo cybermana.

Unibertso paralelo batean garatu ziren cybermanak. Lurraren bikia den "Mondas" planetan bizi ziren eta erabat organikoak ziren. Objeturen batek Mondas planeta jo eta eguzkiaren inguruko orbitatik espazio zabalera jaurtia izan zen. Egoera berrian arraza galduko zenaren beldur eta teknologikoki oso aurreratuak zirenez, espeziea mantentze aldera gorputzean atal artifizialak txertatzeari ekin zioten[7]. Horren ondorioz lojikoak eta kalkulatzaileak bihurtu ziren eta emozio guztiak baztertu zituzten, bortizkeria hutsa ezik. Haien helburua unibertsoko planetak konkistatzea da aurkitzen dituzten izakiak cyberman bihurtu eta kopurutan handitzeko.

Telesailaren hasieran cybermanek esku organikoak zituzten. Denborak aurrera egin ahala perfekzioaren bidea hartu zuten eta gaur egun giza garuna soilik mantentzen dute, nagusiki energia iturria dutelako eta baita pentsatzeko eta gorputza mugitzeko ere.

Cybermanen aurkako gerran gizakiak konturatu ziren urreak kalte egiten ziela eta "arma diztiratsua" ("glittergun") sortu zuten. Arma honek urre hautsa zabaltzen du airean[8]. Voga planetoidetik hartu zuten urrea, unibertsoan urre gehien duen tokia baita. Cybermanak saiatu ziren planeta suntsitzen baina ez zuten lortu eta gerra galdu zutenez ezkutatu beharra izan zuten.

Telesailaren aro berrian jatorri berri bat ematen zaie cybermanei. 2006ko "Rise of the Cybermen" eta "The Age of Steel" ataletan Doktorea eta laguntzaileak unibertso paralelo batetako Lurrera egiten dute salto[9]. Hango Londres cybermanek okupatuta dago eta itzulerakoan haiek ere gure errealitatera igarotzen dira[10].

Cybemanen eboluzioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) DWTV. (2013-05-11). Evolution of the Cybermen | Doctor Who TV. (Noiz kontsultatua: 2023-07-06).
  2. Wmmvrrvrrmm. «Alien Explorations: Conception of the Cybermen from the TV series Doctor Who» Alien Explorations (Noiz kontsultatua: 2023-07-06).
  3. Donald Longmore. (1988). Spare Part Surgery – The Science of the Future. Aldus.
  4. (Ingelesez) «Cyber-Controller» Tardis (Noiz kontsultatua: 2023-07-06).
  5. «Cyber Conversion - The Cybermen - The Doctor Who Site» thedoctorwhosite.co.uk (Noiz kontsultatua: 2023-07-06).
  6. (Ingelesez) «Doctor Who: Why the Cybermen Are Allergic to Gold» CBR 2021-11-12 (Noiz kontsultatua: 2023-07-06).
  7. Parkin, Lance & Pearson, Lars. (2012). A History: An Unauthorised History of the Doctor Who Universe (3rd Edition). Mad Norwegian Press, Des Moines, 48 or. ISBN 978-193523411-1..
  8. (Ingelesez) «Glittergun» Tardis (Noiz kontsultatua: 2023-07-06).
  9. (Ingelesez) «Doctor Who: The Cybermen will return in Jodie Whittaker’s second series» Radio Times (Noiz kontsultatua: 2023-07-06).
  10. «The Cybermen - The Doctor Who Site» thedoctorwhosite.co.uk (Noiz kontsultatua: 2023-07-06).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]