Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Dachshund

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dachshund
Txakur arraza
EspezieaCanis lupus familiaris
JatorriaAlemania
Altuera
5 in gutxienekoa
: 9 in gehienez
Kumaldiaren tamaina5,4
Katalogo kodea148

Dachshund izenarekin txakur arraza bat izendatzen da, baita ere ezaguna dackel, teckel, txakur vienar edo saltxitxa-txakur izenekin Haren fisonomia berezia akondroplasia eragiten duen mutazio genetiko bati zor zaio. Mutazio horrek gorputz-adar motz batzuk ematen dizkie, gorputzaren tamainarekin alderatuz.

NFZren arraza-sailkapenean arraza honek bakarrik osatzen du sail oso bat, 5.a, teckel izenarekin; non eta beste 9 sail izendatuetan bakoitzean arraza ugari izatren den[1].

Forma luze eta garaieran txikia du, isats luze eta mutur luzatua, belarri luzeak eta eroriak, hanka laburrak eta azazkal beltzak. Hanka motz horiek dira, agian, arrazaren ezaugarri ezagunenak, eta gordelekuetan ehizatzen laguntzen dutenak.

Tamainaren eta pisuaren arabera, honela sailka daitezke: estandarra (9kg-15kg), miniatura (5kg-9kg) eta Kaninchen delakoa (3kg-5kg). Azken horrek pisu eta tamaina txikiagoa izateaz gain, ezaugarri fisiko desberdinak ditu. Gainera, dachshundak ile motaren arabera bereizten dira, ile gogorrekoa izan daiteke (gehienetan gris kolorekoa), ile laburrekoa eta ile luzekoa.

Tamaina estandarreko dachshunda gordelekuetan bizi diren azkonarrak eta beste animalia batzuk usaintzeko, jazartzeko eta uxatzeko garatu zen, eta dachshund txikia, berriz, untxiak eta arratoiak bezalako animalia txikiak ehizatzeko hazi zen.

Arrazaren lehen kluba Alemanian sortu zen 1888an, lehen estandarra idatzi zenean, nahiz eta arraza horretako aleak urte batzuk lehenago aurkeztu ziren Ingalaterrako txakur-erakusketetan.

Arraza honek bizkarrezur dortsalaren arazoak ditu, bizkarrezur oso luzea eta saihets motzak dituelako. Lesioak izateko arriskua areagotu egin daiteke gehiegizko pisua izanez gero. Kalteak saihesteko, komeni da zakur horiek ez salto egitea, ezta eskilaretan igo eta jaistea. Gero eta nabariagoa da arazo horiek hereditarioak direla.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Teckels» www.fci.be (Noiz kontsultatua: 2022-11-01).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]